Larregi talde lemoarrak irabazi dau Banden Lehiaren 6. edizinoa

Bizkaie! 2014-12-02 11:18   Musikea

Aurten Banden Lehiako lau finalistak bizkaitarrak izan dira; Crazy Chaos bilbotarrak, Gorliz, Plentzia eta Urdulizeko Late to Scream taldea, Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu, eta Larregi irabazleak, lemoaztarrak. Barikuan jokatu zan finala Bilborock aretoan. Larregik disko bat produzidu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dau, sari lez.

Aurten Banden Lehiako lau finalistak bizkaitarrak izan dira; Crazy Chaos bilbotarrak, Gorliz, Plentzia eta Urdulizeko Late to Scream taldea, Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu, eta Larregi irabazleak, lemoaztarrak. Barikuan jokatu zan finala Bilborock aretoan. Larregik disko bat produzidu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dau, sari lez.

Oihan Vega esatariak aurkeztu eban barikuko ekitaldia. Talde konbidaua Hesian izan zan, hain zuzen be, Bilborocken bertan hasi eben Hegalak astinduz disko barria aurkezteko birea.

Bilborock talde finalistek jarraitzailez beteta egon zan. Taldeek kontzertu bikainak eskaini euskuezan eta euretariko hiru banda sortu barriak izan arren, profesinaltasun eta jarrera maila altua erakutsi eben. Hogei minutuz sutsu ibili ziran oholtza ganean eta euren musikeagaz gozau genduan, gogoratu dabe antolatzaileek.

Aurtengo epaimahaia kide honeek osotu dabe: Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Governors eta Ekon taldetako Juan Sangre musikaria, Myriam Garzia musika arloko kazetaria eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala.

Finaleko zuzeneko ekitaldian botoak emoteko oinarriak alatu egin dira edizino honetan. Publikoak talde bakotxak esleituta izan dauen telefono zenbakiari deia galduak eginez bozkatzeko aukerea euki eban. Epaimahaiak, ostera, bertan ikusitakoaren arabera euren eretxia azaldu eban. Baina aurten, bien artean talde irabazlea aukeratzeko bataz bestekoa aterateko formulea aldatu egin dabe aour bat: hemendik aurrera, publikoaren botoek erabagiaren % 40 izango dira, eta epaimahaiaren eretxiak pisu handiagoa dauka, ganerako % 60, hain zuzen be.

Boto guztien portzentaien zenbaketea eginda, Larregik irabazi eban Banden Lehiako 204ko edizinoa, botoen % 42,74ri esker. Late to Screamek % 34,24a lortu eban; Crazy Chaosek, % 11,77; eta Aizkorak zorroztuk, % 11,25.

Larregi talde irabazleak hiru sari nagusi eta garrantzitsuak lortu ditu: BagaBiga diskoetxeagaz lan bat produziduko dau eta 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko dau.

Aurreko edizinoko joerea segiduz, lehiaketa honen hasierako urteetan baino banda gitxiagok emon dabe izena, baina maila askoz altuagoko taldeak izan dira, nabarmendu dabe sariketearen arduradunek. Aurton 24 taldek emon dabe izena.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu