Abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, jokatuko da Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa
2014-12-04 13:24 BertsolaritzeaAmorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoan frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Txapelketako azken finalaurrekoan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izangodira: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra.
Domekan, abenduaren 7an, erabagiko dira zeintzuk izango diran abenduaren 20an Bilbao-Arenan jokatuko dan 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantauko daben zortzi bertsolariak; Amorebieta-Etxanon jokatuko da txapelketako hirugarren eta azken finalaurrea eta saiorako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu orrialdean, Txappelketa aplikazinoan, eta egunean bertan be salduko dira txarteldegian.
Amorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoan frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Txapelketako azken finalaurrekoan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izango dira:
• Arkaitz Estiballes Ormaetxea
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia
• Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
• Imanol Uria Albizuri
• Jone Uria Albizuri
• Oihana Bartra Arenas
Amorebieta-Etxanoko saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazinoen arabera izango dabe sailkatzeko aukerea. Orain arte, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue dagoz finalerako sailkatuta, Etxebarriko eta Urdulizko saioak irabazita.
Domekan kantatuko duten bertsolarietatik, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria 2012ko finalista izateagiatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, domekan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapelketea. Bestetik, Oihana Bartra Gautegiz-Arteagako saioa irabazita sailkatu da Amorebieta-Etxanoko saiora, eta Imanol Uria Zeanuriko saioa irabazita. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Garikoitz Sarriugarte puntuazinoz sailkatu dira finalaurrekoetara.
Gai-emoile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibiliko da Amorebieta-Etxanon. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxea; idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.
Hurrengoak izango dira domekako saioan bertsolariek egin beharreko lanak:
• Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso.
• Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso.
• Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso.
Kartzelako lana:
• Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
• Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.
Finala
#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 20an jokatuko da, Bilboko Miribilla auzoan dagoan Bilbao Arena saskibaloi kantxan. 17:30ean hasiko da Bizkaiko finala.
Sarreren salmentea
#Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko sarrerak erosteko, hurrengo bideak dagoz:
• www.bertsosarrerak.eu orrialdean.
• Txappelketa aplikazioan.
• Durangoko azokako Lanku Bertso Zerbitzuen standean.
• Abenduaren 20an bertan, txarteldegian.
INFORMAZIO GEHIAGO:
www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!