Lehenengo finalaurrekoa irabazita, Iratxe Ibarra Foruriak finalean kantauko dau
2014-11-24 09:55 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu dau puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela lortu dau markina-xemeindarrak.
Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da pasa dan zapatuan Etxebarrian. Giro bero-beroa sortu eben 600 bat bertsozalek Etxebarriako frontoian. Taula gainean, ondoko bertsolariak izan ziran:
• Ander Elortegi Garatea
• Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
• Fredi Paia Ruiz
• Iratxe Ibarra Foruria
• Joseba Artza Zubillaga
• Miren Amuriza Plaza
Ariketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu dau puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela lortu dau markina-xemeindarrak. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazinoen zain geratuko dira. Puntuazinoak ondokoak:
• Iratxe Ibarra Foruria 475,5
• Fredi Paia Ruiz 474,5
• Joseba Artza Zubillaga 469
• Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 469
• Ander Elortegi Garatea 467
• Miren Amuriza Plaza 464
Gai-emoile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili da. Epaimahaia hurrengoek osotu dabe: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharrak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.
Finalaurrekoa irabazita, abenduaren 20an jokatuko dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egongo da Markina-Xemeingoa.
Bigarren finalurrekoa: Urdulizen
Zemendiaren 30ean, Urdulizeko Iparralde kiroldegian jokatuko da Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Bertsolariak: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza Potxis, Julen Erezuma eta Xabat Galletebeitia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!