Bernart Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' japonierara itzuli dabe

Bizkaie! 2014-11-24 10:46   Kulturea

Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, ezagutzen dan euskarazko lehen liburua, japonierara itzuli dabe, eta pasa dan barikutik dendatan dago eskuragarri, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Itzultzaileak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida izan dira, biak euskera irakasleak Japoniako unibersidadeetan.

Etxepare Institutuak jakinarazo dauenez, Sho Hagio Nagoyako Unibersidadeko irakaslea eta Tokioko Euskal Etxeko sortzaileetako bat da, eta ezaguna da euskal lurraldeagazko hartu-emonakaitik. Orain 25 urte baino gehiago hasi zan euskerea ikasten eta dagoeneko aditu bilakatu da euskal gaietan. Bere lehen ikerkuntza ardatza ikastolen mobimentua izan zan; hortik euskal hizkuntzearen berreskuratzearen inguruan hasi zan ikertzen, bai eta hizkuntza eta identidadearen artean dagoan loturea be. Gaur egun eskubide linguistikoak dira bere interes gune nagusiena.

Hiromi Yoshidak, bestalde, Azpeitiagaz dauka lotura handiena. Bertako hizkuntzearen inguruko tesia amaituta, urtero joaten da udalerri gipuzkoarrera eta egonaldiak egiten ditu bertan, besteak beste, hango euskalkiaren ganeko ikertakaz jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu