Ane Araujok sortu dau Bilbao Orkestra Sinfonikoaren aurtengo irudia

Bizkaie! 2026-03-17 08:46   Kulturea

Orkestrearen eta EHUren arteko lankidetzearen emoitza da.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) 2026/2027 denporaldirako irudia aurkeztu dau. Halanda ze, Ane Araujo ikasle da egilea, EHUko Arte Ederren Fakultadeko Diseinu Grafikoa irakasgaiaren barruan jorratutako proposamenen artean aukeratua.

Proiektua orkestrearen eta unibersidadearen arteko lankidetzearen emoitza da. Ikasleei benetako enkargua planteau jake: BOSen hurrengo denporaldia gidatuko dauen kontzeptu artistikoa bisualki interpretatzea. Aurton, denporaldiaren ardatza Basoa izango da, musikea, naturea eta sorkuntzea lotzen dituan idea nagusia.

Kartel irabazleak basoa musika-tresnatzat aurkezten dau: figura baltz batek hari batzuk joten ditu eta horreek pixkanaka zugatzak konbertiduten dira, musikea jotea eta basoa ikutzea lako keinuak irudikatuz.

Ane Araujo, 22 urtekoa eta eibartarra, proiektuak aukerea emon deutsola autortu dau kartelaren hizkuntza bisualagaz esperimentetako eta musikearen idea modu iradokitzailean kontetako: soinuaren eta naturearen arteko muga hori jorratu gura neban. Irudiak instrumentua joteko keinuagaz olgau dau eta, era berean, basoagaz hartu-emonetan jarteko ideagaz

Proiektuak, balio pedagogiko argia dau Andere Larrinaga Cuadra Kalidad dekanordeak azpimarratu dau benetako enkarguekaz lan egitea diseinuaren prestakuntzearen kakoa dala: ikasleentzat benetako testuinguru profesional bati aurre egitea da: bezeroa dago, interpretau beharreko kontzeptua eta ikasgelatik kanpo funtzionau behar dauen komunikazinoa. Esperientzia hori funtsezkoa da diseinua praktika publiko bezela ulertzeko, ez bakarrik akademikoa.

Orkestrearen aldetik, Iñigo Alberdi Amasorrain zuzendari nagusiak azpimarratu dau denporaldiko irudi bisuala talentu emergenteari edegitea: bizigarria iruditzen jakun -Basoari- buruzko begiradea musikearen esparrutik bakarrik ez etortzea. Aneren diseinuak irakurketa poetikoa egiten dau: basoa instrumentu konbertiduz.

Alberdik, gainera, kultur erakundeen eta hezkuntzearen arteko loturak indartzeko beharra nabarmendu dau: XXI. mendeko orkestreak ezin dira isolatuta bizi. Unibersidadeagaz, ikastetxeekaz eta sortzaile gazteekaz lankidetza-guneak sortzea be bada gure zeregina. Hori da ekosistema kulturalaren etorkizuna.

Aurkezpena Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2026/2027 denporaldirako kartelak erakusketearen inaugurazinoagaz bat etorri da. Bertan, ikasleek proiektu horren barruan egindako lanen hautaketea topetan da. Erakusketeak aukerea emoten dau Basoa kontzeptuaren interpretazino bisualak ezagutzeko eta sormen-prozesuan jorratutako lengoaia grafikoen aniztasuna ikusteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu