'Les Zèles D’Obus' ikuskizuna TontoLapiko Egunari hasierea emoteko

Bizkaie! 2026-03-17 08:17   Kulturea

Bost konpainiak 10 saio eskainiko eskainiko ditue.

Durangoko TontoLapiko Eguna apirilaren 3an izango da. Egun osoan zehar, Landako gunea eta Platerunea alaitasun eta entretenimendu gune konbertiduko dira, 12:00etatik 22:00etara. Ekitaldia San Agustin Kulturgunean aurkeztu dabe Paule Sanchez Kultura zinegotziak eta Gorka Ganso eta Cecilia Paganini, Ganso & Cia konpainiako kideek. Guztira, 4 ikuskizun-gune izango dira eta 5 konpainiak 10 saio eskainiko ditue egun osoan zehar. Bertaratzen diranak, helduek zein gazteek, Durango clown eta umorearen erreferente konbertiduko daben ikuskizun eta animazinoez disfrutau ahal izango dabe.

Ikuskizunak

Jardunaldia CIE Benoît Charpe konpainiaren ikuskizunagaz hasiko da eta Les Zèles D’Obus obrea aurkeztuko dau. Ikuskizuna 12:00etan eta 19:30ean eskainiko da. Ondoren, 13:15ean, Las Polis konpainiak izen bereko ikuskizuna emongo dau.

Hurrengo ikuskizuna José Luis Redondoren Arriba izango da eta 17:00etan izango da ikusgai. Zirkuko elementuak eta umore fisikoa buztartzen ditu.

18:15ean, Cía Jimena Cavallettiren B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) ikuskizuna eskainiko da. Proposamen horretan, musika banda apal batek lur-emote zeremoniak atontzen ditu, baina hildakoa iristen ez danean, itxaronaldia esperientzia deserosoa konbertiduten da. Jatorriz 2025erako programaua, aurton itzuliko da eguraldi txarragaitik bertan behera geratu ondoren. B.O.B.A.S ikuskizunak, gainera, hainbat sari jaso ditu besteak beste, Mostra d’Igualada 2024ko Publikoaren Saria, Arca 2023ko Publikoaren Saria, Fetén 2024ko Kale Ikuskizun Onenaren Saria eta Umore Azoka 2023ko Nazinoarteko Ikuskizun Onenaren Saria.

Karrikaren proposamena, Parkingdarrak II ikuskizunagaz, eguneko beste erakargarri handietakoa izango da: bost saio izango ditu: 12:00etan, 14:00etan, 16:30ean, 18:00etan eta 19:00etan. 

Era berean, egun osoan zehar, Badut Teatroa arduratuko da dibersinoa kaleetara eroateaz, umorez eta sorpresaz betetako kale-animazinoaren bidez.

Ikuskizunez gain, ekitaldi osoan zehar Food Truckak egongo dira.

Paule Sanchez Kultura zinegotziak TontoLapiko Egunaren aniztasuna eta dinamismoa azpimarratu ditu, bosgarren edizino honetan Durangon erreferente kultural bezela sendotu da-eta: jaialdia gure udalerriaren aberastasun kulturalaren erakusgarri da eta sekulako programazinoa eskaintzeaz gain, hainbat gunetan be zabaltzen da, esaterako, Landako gunean, Platerunean eta kalean bertan. Clownetik eta umore fisikotik hasi eta zirkuko zein zuzeneko musikako ikuskizunetara arteko eskaintzak Durango aberasten daben generoen aniztasuna erakusten dau. Ekitaldia publiko guztientzat da, haurretatik helduetara, eta guztiontzako barrez, artez eta kulturaz betetako eguna bermatzen dau. Gainera, Aste Santuko garaian atontzen denez, Durango biziteko eta disfrutetako beste erakargarri bat da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu