EHUren klaustroak aldeko 142 botogaz onartu dau 2026-2028 Plan Estrategikoa
2026-03-17 10:40 KultureaEHUko klaustroaren % 85,5eko babesa izan dau

Ziurbakotasunaren aurrean, unibersidade publikoaren garrantzia aldarrikatu dau Joxerramon Bengoetxea errektoreak eta unibersidadea federakuntza lez irudikatu eta lantzea babestu dau.
Erretoreak aletu dau 8 ardatz nagusi dituan plana klaustroaren aurrean: personak eta komunidadea jagote, nazinoartean zabaltzeko aliantzak, ikerketa eta inpaktu soziala, euskerea eta hizkuntza plangintzea... Danak gure enbor sendotik zabaltzen dan zugatzaren adar nagusiak. Holan irudikatu dau errektoreak Euskal Herriko Unibersidadea, gure lurraldean sustrai sendoan dituan adar ugariko zugatzaren irudiagaz. Eta EHUren nortasun berezia marketan ditue hiru arlo nabarmendu nahi izan ditu Klaustroaren aurrean: personak eta komunidadea jagotea; lurraldea eta nazinoartekotzea; eta euskerea eta hizkuntza plangintzea.
Bengoetxeak adierazo dauenez, Plan estrategikoak indarra jarten dau lan eta ikasketa baldintzak hobetzeko neurrietan eta ezinbestekoa da laguntza eta arretea buztartzea baldintza psikosozialak
hobetzeko ikuspegi integrala gogoan hartuta. Horrek guztiak ekarriko dau komunidadearen ondoizatea bermatzen eta komunidadea egiten jarraitzeko pertenentzia sentimendua handitzen. Era berean,
eskerrak emon deutsoz EHUko komunidadeari plan estrategikoa lantzeko egindako Entzute Biran parte hartu eta ekarpenak egiteagaitik.
Lurraldea eta nazioartekotzea
Plan estrategikoak lurraldea eta nazinoartekotzea buztartzen ditu. Errektoreak azaldu dauenez, gure ustez, ez dugu bereizketa berezirik egin behar. Errotu eta kokatu egiten gara gure lurraldean, dituan preminei erantzuten deutsegu eta horregaz batera campusen arteko orekea oinarrizko bihurtzen da. Federakuntza bat gara EHUn, komunidade guztia ondo ordezkatua egon behar da eta campus bakotza bere lurraldean ondo errotuta. Horregaz batera, ezinbestekotzat jo dau errektoreak nazinoartekotzea bultzatzea, sareak eta aliantzak sustatuz, izan be, Europako unibersidadeak txikiegiak gara esan dau Bengoetxeak eta jakinarazo dauenez, Shangai rankinean gero eta Europako unibertsitate gitxiago eta txikiagoak dagoz, Txinako edozein uriko unibersidadek gurea lako erkidego bat irudikatzen baitau. Hori dala eta, eskalan irabazi behar dogu eta horretarako aliantzak ezinbestekoak dira, gure unibersidadeak saretze eta alianza estrategia jorratuko dau, bai euskeraz dabizenakaz zein Atlantiar ardatzeko nahiz Latinoamerika sarekoakaz, G9 eta hizkuntza propioak dituen estaduko ganerako unibersidadeakaz.
Euskerea eta hizkuntza plangintzea
EHUko errektoreak euskeraz bizi behar dauen unibersidadearen alde egin dau baina beste hizkuntzetara edegita. Lurraldetik hasita mundura zabalik, hizkuntzeari jagokonez. Holan, EHU euskeran oinarrituta gainerako hizkuntzetara zabalik dagoan unibersidadea dala esan dau: euskaraz lan, ikasi eta ikertzeko gaitasuna dauena, baina baita erakutsiko deutsona gizarteari euskeraz lan egiten dauen erakundea izanda, arnasgune izan daitekeelako euskerarako eta gizarte euskaldun bat sortu leikelako, beste hizkuntzak baztertu barik eta beste hizkuntzak be landuz, baita arlo zientifikotik be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
