V. BBK Jazz Erakusketeak sei talde batuko ditu zemendiaren 27tik 29ra bitartean

Bizkaie! 2014-11-21 11:43   Musikea

Rising Circus taldeak, Musikene Big Bandek, Raul Vera Groupek, Iñaki Arakistain Jazz Funk Projectek, Alberto Arteta Groupek eta Juan Sebastián 4tet taldeek joko dabe Biilboko BBK Aretoan.

Jazz musikearen zaleek hitzordua dabe Bilbon zemendiaren 27tik 29ra bitartean, BBK-k eta Bilbaína Jazz Club alkarteak antolatzen daben BBK Jazz Erakusketearen bosgarren edizinoan. Rising Circus taldeak, Musikene Big Bandek, Raul Vera Groupek, Iñaki Arakistain Jazz Funk Projectek, Alberto Arteta Groupek eta Juan Sebastián 4tet taldeek joko dabe Biilboko BBK Aretoan.

Parte-hartzaile guztiak urtean zehar izan daben musika ibilbideagaitik aukeratu ditue, eta aurtengo edizinoan igazko BBK Jazz lehiaketako irabazleetako bat be izango da: Alberto Arteta Group. Sariak zemendiaren 29an emongo jakez artista eta talde irabazleei jaialdiaren hainbat kategoriatan.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, sariak kategoria honeetan emoten dira: Instrumentistarik Onena; Diskorik Onena; Impulso saria (nabarmentzen dagoan baina diskorik argitaratzeko aukerarik izan ez dauen proiektu bat saritzen da); eta Epaimahaiaren Sari Berezia.

Sarrerei jagokenez, egun bateko kontzertuetara joateko (egunean bi kontzertu) bederatzi euro pagau behar dira, % 20 beherapenagaz Kutxabank txartelak erabilita erosten badira (gehienez bi sarrera txartel bakotxeko). Hiru egunetarako bonuak be eskura daitekez 20 euroko salneurrian. Bonu hau BBK Aretoko leihatilan bakarrik erosi leikie Kutxabank txartelen titularrek eta Bilbaína Jazz Club alkarteko bazkideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu