Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-24 14:45   Musikea

Buruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.

Buruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.

Musikea eten bako bidea da, beti gauza barriak topetan. Eta halantxe ibilten da Berri Txarrak. Ureurrenaren harira, gaur egun talde gitxik egiten dabena lortu dabe, hiru diskoz osotutako lana. Disko guztiak rocka daukie oinarrian, baina rocka ulertzeko modu desbardinak dira, horregaitik bere produktoreen aukeraketea.

Estudiora kantak ondo lotuta eroan dituela autortu dabe, baina beti be produktoreen eretxiak eta aldaketak onartzeko prest. Produktorea taldea eta kanten arteko bitartekaria da -azaldu dau Dabid Gonzalezek- Norberak ez daukan ikuspegia emoten dabe, freskoagoa akaso. Berez zabalduko ez zeunkezan ateak edegitera eroaten zaitu. Abestiak, holan, hazi eta aberastu egin dira begitantzen jake.

Produktore bakotxa guztiz desbardina izan da, eta emoitzea bere bai. Ross Robinson izan da lehenengo diskoko produktorea. Haria (2011) diskoan be beragaz behar egin eben, eta errepetiduteko gogoa geunkan, esan dau Gorka Urbizuk. Zazpi kanta dira. Diskorik sozialena da, arerioaren ikuspuntutik landutakoa.

Bigarren diskoan, Helduleku guztiak, popa topauko dau entzuleak, baina kanta arinik ez, halanda be. Lehenengo personea sarriago agiri da, autorreferentzialagoa, Urbizuren esanetan. Helduleku faltearen inguruko zazpi abesti dira, sasoi baten amaierea eta beste bate hasierearen ganekoak. Diskorik arriskutsuena dala erexten deutsie, nahiko desbardina dalako, eta estilo aldetik gehien harrituko dauena seguruenik. Popa izan arren, kanta ilunak dira, letra gogorrak. Ricky Faulkner izan dabe produktore.

Eta hirugarrena, hori da akaso Berri Txarraken antz gehien daukana, Xake-mate kultural bat. Kanta labur eta zuzenak dira, minutu bi ingurukoak danak. Euren buruei baldintzak ipintea gustau ez arren, honetan, kanten iraupena zorrotz bete dabe. Rock-punk azkarra, aldatu gura danari botatako deadarrek osotzen dabe lana. Honetan Bill Stevenson izan dabe produktore.

Ezin daiteke aurresan Berri Txarrakek zelako diskoa aterako dauen, ezusteak emoteko gaitasuna eukitea gustetan jake, eta estudioko zortzigarren behar honetan be lortu dabe. Diskoaren diseinua Joseba Elorza gasteiztarrak egin dau. Jentearen ardurabakotasunari buruzko gogoetea da, leherketa larri bat ikusten da, eta gizon-emakume bi begira dagoz, ezer egin barik. Beste batzuk okerrago dagozala-eta, ardurabakotasuna da nagusi, eta oraintxe albiste bat eta segiduan beste bat ikusten dogu. Eta geldi segiduten dogu.

Egunotan hainbat akustiko eskainiko ditu banda nafarrak: hilaren 24an, Bilboko Fnac dendan eta 25ean, Donostiakoan; 26an Gasteizeko Elkar dendan, 27an Iruñekoan, eta 28an, Baionakoan. Abenduaren 6an Durangoko Azokan joko dabe, Ahotsenean. Behar barriaren aurkezpen birea 2015ean abiauko da, urtarrilaren 9an, Donostiao Intxaurrondoko Kultur Etxean. Sarrerak atoan amaitu ziran, eta beste hiru kontzertu emongo ditue, azkenengoa urtarrilaren 12an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu