Angela Figuera gogoratzeko poesia eta musika errezitaldia izango da gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-10-30 10:07   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.

Gerraosteko poesiaren eredu garrantzitsua izan arren, jente gehienak ez dau asko ezagutzen Angela Figuera. Hori dala eta, 2008an, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urteko egun bat ezarri eban haren omenez, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazoteko.

Orain, 30 urte Angela barik izenburupean, Poetalia alkarteko Carmen de Andrés, Carmina Zamora, Marbella García eta Fernando Zorita rapsodek, idazle bilbotarraren poema ezagunenen aukeraketa bat eskainiko dabe, Taide Quintana López harpa jotzailearen musikeagaz batera.

Angela Figuera Aymerich Bilboko familia aberats batean jaio zan, eta familiak ez eban begi onez ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrerea amaitu ondoren, Huelvako institutu batean plazea lortu eban, eta bertan atrapau eban Gerra Zibilak. Beraren zein bere senarraren laguntzinoa jaso eben errepublikarrek gerrea galdu ondoren. Figuera Soriara joan zan, eta bertan bere lanak argitaratzeko aukerea izan eban.

Angela Figueraren lehenengo lana, Mujer de barro, poema liburu intimistea da. Zentsureagaz hainbat arazo izan zituan, sensualidade eta erotismo ikutuak ditualako, baina, halan da be, poeta bilbotarra garai haretako poeta handien artean sartu zan lan horri esker. Ondoren, gerraosteko garaiaren gogortasuna eta sufrimendua agirian ixten eben gai sozialetan jarri eban atentzinoa. Lan horreen artean dagoz Belleza cruel eta Toco la tierra bere poema liburu ezagunenak. Edozelan be, idazlea ia inork ezagutu barik hil zan Madrilen, 1984an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu