Virginia Woolfen 'Dalloway andrea' nobelea eta 'Etxeko Aingerua hiltea' testua kaleratu ditu Edo argitaletxeak
2014-10-27 13:51 Kulturea1925ean argitaratutako Mrs. Dalloway nobelea Itziar Diez de Ultzurrunek euskeratu dau, eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerea, Ana Isabel Moralesek. Edo etxeak argitalpen berean batu ditu.
1925ean argitaratutako Mrs. Dalloway nobelea Itziar Diez de Ultzurrunek euskeratu dau, eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerea, Ana Isabel Moralesek. Edo etxeak argitalpen berean batu ditu.
Testu biak lotzen dituan testua be Ana Isabel Moralesek idatzi dau, izan be, bere eretxiz, guztiz lotuta dagoz. Clarissa Dalloway da nobelako protagonistea, Etxeko Aingeruaren antz handia dauka, XIX. mendeko emakumearen eredu: gozoa, senarraren esanetara dagoena, etxeko kontuez besterik ez dana arduratzen. Aingeru hori hil beharra egoala uste eban Woolfek.
Clarissa Dallowayren ardura bakarra jai bat antolatzea da, horren gora-beherekaz hasten da eleberria. Baina, atxaki horregaz Woolfek beste gai batzuk azaltzen ditu, homosexualidadea, emakumeen rolak edo zoramena. Etxeko Aingeru hori da, bestalde, Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerearen ardatz. Horregaitik jaso ditue batuta testu biak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!