Shakespeare bertsolari

Bizkaie! 2014-10-23 13:29   Bertsolaritzea

Ekitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.

Shakespeareren Ametsa biziarazoten programearen barruan, EIZIEk eta Donostia 2016Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduerea antolatu dabe urriaren 30erako. Hitzordua Donostiako Lugaritz Kultur etxean izango da, 18:00etan. 

Saioaren helburua bertsolaritzearen mundua Shakespeareren obrara hurreratzea da, eta, horretarako, Uda-gau bateko amesa obrako hainbat pasarte hartuko dira oinarritzat. Izan be, A Midsummer Night's Dream obrea bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dago, eta testua euskerara ekartean nahitaez hartu behar da kontuan ezaugarri hori.

Ekitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean. Gainera, saioan landuko diran pasarteak EIZIEren webgunean dagoz ikusgai (Bingen Ametzagaren euskerazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoakaz batera), nahi dauenak aukerea izan daian pasarteok bertsotan emoten saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu