Loiola Eola Soto eta Eihar Anzorandia izan dira irabazle
2026-06-01 09:06 Bertsolaritzea2026ko Bizkaiko idatzizko 5. eta 6. mailetako Eskolarteko finalak jokatu dira astegoienean.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak alkarlanean atondutako ekimenean 200 parte-hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko herriko frontoian. Finalera heldu ahal izateko, apirila eta maiatzean zehar, herri eta eskualde mailako aurre-kanporaketak jokatu ditue finalistek.
Ordubeteko tartea izan dabe gaztetxuek proponidutako ariketak egiteko. Ostean, eurei egokitutako bertso saioa izan dabe. Bertsolariak Enara Gallastegi, Irune Basagoiti eta Peio Molinuevo izan dira, gai-jartzailea, barriz, Peru Vidal izan da.
2026-05-29 eskolartekoa.
5. eta 6. mailetako idatzizko saridunak:
Sari banaketa ekitaldian, hurrengoek parte hartu dabe:
Idoia Anzorandia, Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritzako kidea eta Josu Telleria, Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko burua.
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
1. Saria: Loiola Eola Soto. Eguzkibegi Ikastola. Galdakao.
2. Saria: Ander Momoitio Zabala. Ander Deuna Ikastola. Sopela.
3. Saria: Laia Arza. Gatika eskola. Gatika.
LH 6
1. Saria: Eihar Anzorandia. Ibaibe eskola. Barakaldo
2. Saria: Nere Larrauri Etxenagusia. Legarda eskola. Mungia.
3. Saria: Lur Momoitio. Ander Deuna Ikastola. Sopela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
