Iradi Barrenetxea da 2026ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna
2026-06-01 09:33 Bertsolaritzea
Goizeko 10:00etan ia 200 gazte batu dira DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko). Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin ditue aurrekanporaketak. Horrezaz gan, barikuan LH5 eta LH6. mailakoen finalak jokatu ziran.
Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dabe zortzi finalistak. Aurten 39 parte-hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horreetatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:
- Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo).
- Eider Fernandez Aranburu (Bermeo).
- Helene Yerga Bollegi (Bermeo).
- Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea).
- Izaro Pagalday Aburto (Zornotza).
- Jon Abasolo Sarralde (Munitibar).
- Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza).
- Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dabe gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horreek egin ostean, Iradi Barrenetxea eta Jon Abasolo izan dira puntu gehien batu dituen bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatutakoak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dabe atal honetan.
Buruz burukoa jokatu ostean, Iradi Barrenetxeak batu ditu puntu gehien eta 2026ko Bizkaiko eskolarteko txapela irabazi dau. Txapela Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak ipini deutso txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu daben bertsolari biak, bagilaren13an, 11:30ean, Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantauko dabe.
Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Etxahun Lekue Etxebarria ibili da. Epaimahaia Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osotu dabe. Idazkari beharrak, barriz, Ariane Elejabarrieta Amorrortuk egin ditu.
Sari banaketea
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da frontoian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dabe:
- Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko burua.
- Josu Telleria Uriarte Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko burua
- Txapeldunari, esandako moduan, Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak jantzi deutso txapela.
Idatzizko sariketako saridunak:
DBH1
- 1. Saria: Aiotz Loiola (Dima-Arratia institutua.)
- 2. Saria: Malen Alvarez (Mungia-San Predo institutua).
- 3. Saria: Alaitz Lekunberri (Lemoa-Eguzkiza Meabe).
DBH2
- 1. Saria: Ane Makazaga (Zornotza-Andra Mari Ikastola).
- 2. Saria: Garazi Otzerinjauregi (Iurreta-Juan Orobiogoitia BHI).
- 3. Saria: Irati Labajos (Bermeo-Eleizalde ikastola).
DBH3-DBH4-Batxilergoa
- 1. Saria: Peru Cristoba (Deria-Txorierri BHI).
- 2. Saria: Emila Zabala (Mungia-Larramendi ikastola).
- 3. Saria: Aritz Gortazar (Galdakao-Eguzkibegi ikastola).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
