Errenteriako Udalak Xenpelar Bertso Eskoleari lotuta publiko egindako salaketak gogor gatxeretxi ditu
2026-05-29 08:50 BertsolaritzeaJakinarazo dauenez, Bertso Eskolearen jarduera bertan behera ixtea erabagi dogu.
Udalerriko Mobimentu Feministeak, Bertsozale Alkarteak eta Oiartzungo Feministen Asanbladeak, modu bateratuan, publiko egin daben salaketearen ondoren, Errenteriako Udalak adierazo dau erabat salatzen dituala Bertso Eskolearen barruan inoiz jazo behar ez ziran eta jazo diran erasoak, larritasun berezikoak dirala, udal-zerbitzu baten barruan jazo baitira, edade txikikoak tartean zirala, eta denporan errepetidu izan diralako.
Udalak alkartasun osoa adierazoten deutsee bai eraso horreen biktima izan diran neska eta emakume gazteei, baita euren guraso eta familiei be eta adierazo dau ikasleek zein familiek behar dituen baliabide guztiak jarriko dituala jazo danari aurre egiteko tresnak izan deiezan.
Udalak Bertso Eskolearen jarduerea eteteko erabagia hartu dau eta atzo bertan jakinarazo eutsen Bertso Eskolako gurasoei jazotakoa eta hartutako erabagia, prisaz deitutako bilera batean.
Erasotzaileak ez ditu bere garaian Bertsozale Alkarteagaz hartutako konpromisoak bete eta Udalak oraintsu jakin dau, orain denporatxua dala irakasle eta orain Bertso Eskolako kide aktibo izan dan persona batek ikasle batzuen aurrean jokabide desegokiak izan dituala eta, kasu batzuetan, modu jarraituen jazarri eta erasotu dituala.
Publiko egindako salaketan ondokoa esaten da: kide horrek bere posizino eta erreferentzialtasuna erabili ditu modu sistematizatuan botere-hartu-emonak garatzeko eta erasoteko. Behin eta barriro izan dira erasook bertso-eskoletan, Xenpelar Bertso Eskoleagaz lotutako espazio informaletan eta bertso mundutik haragokoetan.
Honen barri, orain izan dau Udalak, hainbat sexu-eraso eta jazarpen psikologikoren salaketak jarri jakozanean, izan be, orain salatu dan persona horri berari 2018an indarkeria matxisteagatiko salaketea jarri jakon Bertsozale Alkartean.
Udalak jakin dauenez, orduko haretan, Bertsozale Alkarteak bertsolaritzea erasotuarentzat espazio segurua izateko eta holako jazoerak barriro ez izateko helburuagaz neurri batzuk adostu zituan alkarteak erasotzaileagaz, labur esanda, bertso mundutik desagertarazoteko, hain zuzen.
Baina, orain jakin danez, hartutako konpromisoak ez ditu bete eta dinamika hori errepetidu egin da: bertso-irakasle posizinotik botere-hartu-emonak desegoki erabili ditu, manipulau egin dau eta, kasu batzuetan, jazarri eta erasotu.
Udalak jakin dauenez, ez da erasotzailea Bertsozale Akarteagaz hartutako konpromisoak bete ez dituan bakarra. Bertsozale Alkarteak bere garaian erasotzaileagaz izandako alkarrizketearen eta honek hartutako konpromisoen barri eman eutson Bertso Eskolako zuzendaritzako kide bati, zuzendaritzeak be behar ziran neurriak hartzeko.
Erasotzaileak Bertsozalegaz hartutako konpromisoak bete ez izanak erakusten dau, egoerearen jakitun zan zuzendaritzako kide horren babesa gitxienez izan dauela, bere Bertso Eskoleari lotutako jarduerea garatu ahal izateko.
Gauzak holan dirala, erasotzailea babestu da eta biktimak edo biktima izan eitekezanak babes barik itxi ditue, Udalaren esanetan, onargatxa dana.
Udalak, maiatzean, salaketen barri izan bezain laster, Bertso Eskolearen zuzendaritzeari eskatu eutson erasotzailea Bertso Eskolaren jarduera formal zein informal guztietatik kentzeko.
Orain, erasotzaileak babesa izan dauela jakinda, Bertso Eskolearen jarduera guztiak bertan behera ixtea erabagi dau, bertako ikasleen eta familien segurtasuna eta ondoizatea bermatzeko ezinbesteko neurri lez.
Honen guztiaren barri modu zuzen eta zehatzean emon nahi izan eutsen atzo Udalak bertso eskolan seme-alabak dituen familiei, atzo horretarako propio atondutako prisako bilera baten bidez.
Bilera horretan udal ordezkariez gan, indarkerian adituan dan profesional batek be parte hartu eban, Udalak, ikasleak zein familiak modu egokian artatu nahi baititu. Datozen egun eta asteetan beharrezko beste baliabide batzuk atibauko ditu Udalak.
Bestalde, Udalak ez du baztertzen bestelako neurriak be hartzea.
Azken buruan, Errenteriako Mobimentu Feministeak, Bertsozale Alkarteak eta Oiartzungo Feministen Asanbladeak, modu bateratuan, publiko egin daben salaketeagaz batera, herritarrak deitu ditue zapatuan, eguerdiko 12:30ean Foru Plazan (Xenpelar) egingo dan konzentrazinoan parte hartu deien.
Ohar honen bidez, Udalak konzentrazinoagaz bat egiten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
