'Mundu Bat Bertso' programearen amaierea Bilbon
2026-06-02 10:54 BertsolaritzeaBagilaren 3an, Campos Eliseos Antzokian izango da.
Proiektuaren helburua euskerearen erabilerea sustatzea eta euskal kulturearen ezagutzan sakontzea da. 2025-2026 ikasturtean, uriko 33 ikastetxetako 2.150 ume inguruk hartu dabe parte.
Bilboko Lehen Hezkuntzako 11 ikastetxetako 500 ikasle baino gehiago batuko dira bihar, bagilak 3 (eguaztena), Campos Eliseos Antzokian, Bilboko Udalak, Bizkaiko Bertsolaritza Alkartearen laguntzeagaz, atondutakoo Mundu Bat Bertso programearen ikasturte amaierako jaian.
Biharkoa ikasturtean zehar bertsolaritzeari buruz ikasitakoa konpartiduteko topaketea izango da. Ganera, Mikel Inuntziagak kantaldia emongo dau eta Aitor Etxebarriazarraga (Bizkaiko txapelduna), Enara Gallastegi (Bizkaiko eskolarteko txapelduna) eta Maite Sarasola (Bilboko erreferentziazko bertsolaria) bertsolariek bat-bateko bertso saioa egingo dabe.
Amaiera ekitaldian, Urretxindorra ikastola, Zamakola HLHI, Epalza HLHI, Begoñazpi Ikastola, Karmelo Ikastola HLHI, La Salle ikastetxea, Uribarri HLHI, Mujika HLHI, Deustuko Ikastola HLHI, Arangoiti HLHI eta Nuestra Señora del Pilar HLHI ikastetxeetako ikaslek parte hartuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
