Lazkao Txiki gogora ekarriko dabe denporaldiko azken Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-06-04 08:02   Bertsolaritzea

Aurten 100 urte beteko dira Joxe Miel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ jaio zala.



Eredu izandako bertsolaria gogoratzeko Inaxio Usarraldegaz eta Joxepa Madariagagaz batuko da Hitzetik Hortzerako lantaldea. Denporaldiko azken programea izango da eta, agur esateko, Joxe Miel Iztueta Kortajarena Lazkao Txikiri buruzko programea egin dabe dute. Lazkaoko Gerriko Alkarteak urtero egiten dau Lazkao Txiki Gogoan izeneko ekitaldia Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria gogoratzeko. Aurtengo irailean 100 urte beteko dira Lazkao Txiki jaio zanetik eta hitzordu berezia izango da. Hitzetik Hortzerako lantaldeak be urteurren hori atxaki hartuta lagun bi alkartu ditu, Lazkao Txiki zanari buruz berba egiteko: Inazio Usarralde Arantzadi eta Joxepa Madariaga Irastortza.

Gerriko Alkarteko kideak dira Usarralde eta Madariaga eta maitasunez eta miresmenez gogoratzen dabe Lazkao Txiki. Dinoenez, omenaldia ez da egun bateko kontua izaten, Lazkaon oso presente dagoalako Lazkao Txikiren figurea eta eguneroko alkarrizketetan askotan aitatzen baitira haren bertso eta pasadizoak. Beraz, bertsolariak emondakoak gogoratuko ditue asteon.

Lazkaoko bertso bazkaria eta Lazkao Txikiren bertsoak

Lazkao Txiki Gogoan ekitaldiaren ondoren bertso bazkaria egin eben herriko Gerriko Alkartean eta bertako bertsoaldiak enztungo dira zapatuan honetan, Hitzetik Hortzeran. Kantuan Aitor Sarriegi Galparsoro, June Aiestaran Iparragirre eta Nerea Elustondo Plazaola ibili ziran.

Bertsoaldi horrekaz batera, Lazkao Txikiren hainbat bertsoaldi be izango dira Hitzetik Hortzeran. Eta hargaz batera kantuan entzungo dira Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Xabier Amuriza eta Xabier Euzkitze, besteak beste.

Oraiko dama gaztiak bertso moltsoa

Aña Etxegarai bertsolariak bere garaiko neska gazteen jazkerak eta jarrerak azaltzen dituan bertsoakaz amaituko da Hitzetik Hortzeraren denporaldia: Oraiko dama gaztiak bertsoakaz: Ainhoa Sarasua Laskaraik eta Eñaut Agirre Goiak kantauko ditue eta, beti bezela, Manex Pagola Apezetxea musikaria izango dabe lagun.

Irailera arteko azken Hitzetik Hortzera: bagilaren 6an, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu