Hobelex euskerarako lehen ortografia eta lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk

Bizkaie! 2014-10-23 10:38   Euskerea berbagai

UZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.

UZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.

Imanol Urbieta UZEIko zuzendariak eta Miriam Urkia Lexikografia Saileko arduradunak egin dabe bart aurkezpena, Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Esan daben lez, Akademiaren eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabagiak eta erispideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak. Dobakoa da eta erabilteko baldintza bakarra PCetarako Microsoft Office izatea da.

Terminologia eta lexikografia zentroak jakinarazo dauenez, alde batetik, Hobelex zuzentzaile ortografikoa da (orain merkatuan dagozan zuzentzaileak lakoa), hau da, akatsez idatzitakoak marketan ditu, zuzenketa posibleak adierazoz.

Horrezaz gan, zuzentzaile lexikoa be bada, eta hau da barrikuntza nagusia eta nabarmena. Euskaltzaindiaren arauetan eta Terminologia Batzordearen erabagietan 'baztertuta' edo 'bigarren mailakotzat' zehaztuta dagozan berbak marketan ditu, hobetsitakoak edo gomendatutakoak proponiduz.

UZEIko arduradunek azaldu dabenez, euskeraz lexikoa zuzen (berbak zuzen erabiliz) idazteko, bi gauza hartu behar dira kontuan: berbak ortografia egokiaz idaztea, eta berba bat, ortografiaz ondo idatzita egonda bere, euskera baturako egokitzat hartzen dan egiaztatzea.

Lehen puntua zuzentzaile ortografikoak konpontzen dau, baina bigarrena Euskaltzaindiaren arauak eta proposamenak eta Terminologia Batzordearen erabagiak errespetauta lortzen da. Dana dala, informazino horren barri izateko, iturrira (Hiztegi Batua, Euskalterm) joan behar izaten da dudea dagoan bakotxean.

Eta horrek gauza bat ixten dau argi: zuzentzaile ortografikoa eskas geratzen dala euskera batuaren arauei jarraituz idatzi nahi dauen edonorentzat, zaindu beharrekoa ortografia hutsa baino zeozer gehiago baita. Horregatik planteau zan zuzentzaile ortografikoak zuzentzaile lexikoa be izan beharko leukela, zuzenketearen ondoriozko emoitza fidagarriagoa izateko, azaldu dabe.

Beste eragozpen bat da erakunde arautzaile horreek eten barik dabilzala formak arautzen, hobesten eta baztertzen, eta holan, arauak aldatu eta osotu egiten dirala eten barik. Hobelex tresna barriaren zuzenketen egokitasuna bermatzeko, eten barik eguneratua (egunez egun) dago egiaztatzailearen atzean dagoan informazino lexikala. Dagoeneko 117.806 sarrerako datu basea dauka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu