Ertzaintzaren I. Euskerearen Erabilera Plana aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean

Bizkaie! 2014-10-23 11:27   Euskerea berbagai

Martitzenean, Eusko Legebiltzarrean, aukeztutako dokumentuak hainbat neurri batzen ditu Ertzaintzak euskera zerbitzua emoteko eta lanerako hizkuntza izan daiten, herritarrei emoten jakien arreta elebiduna hobetzeko asmoz. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Iñaki Gurtubai Administrazino eta Zerbitzuetako sailburuordeak azaldu eben Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana. 

Martitzenean, Eusko Legebiltzarrean, aukeztutako dokumentuak hainbat neurri batzen ditu Ertzaintzak euskera zerbitzua emoteko eta lanerako hizkuntza izan daiten, herritarrei emoten jakien arreta elebiduna hobetzeko asmoz. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Iñaki Gurtubai Administrazino eta Zerbitzuetako sailburuordeak azaldu eben Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana. 

Segurtasun Saileko arduradunak Ertzaintzaren lehenengo Euskerearen Erabilera Plana nabarmendu eban. Jakina eta agirikoa da Ertzaintzaren euskalduntzea administrazinoko beste arlo batzuetan baino motelagoa izan dala. Ertzaintzaren oinarrizko lehentasuna euskal biztanleen bizitzea, eskubideak eta oinarrizko askatasunak jagotea izan da. Ganera, orain dala gitxira arte eta urte gehiegiz, Ertzaintzaren ohiko lana ETAren terrorismoari aurre egiteko beharrak baldintzatzen eban, eta horrek ondorio negatiboak izan ditu euskalduntze eta hizkuntza normalizazino planetan.

Etorkizuneko Ertzaintzak hurreko zerbitzua emon behar deutsola gizarteari, eta, horregaitik, Ertzaintzak herritarrek eskatutako hizkuntza ofizialean egin beharko dau lan eta emon beharko dau kalidadezko polizia zerbitzua.

Gaur egun, 3.006 ertzainek bermatu dabe hizkuntza eskakizunen bat: 156 ertzainek 2. HE maila bermatuta daukie (Europako Erreferentzia Markoaren C1 maileagaz bateragarria), eta 2.850ek 1. HE maila (Europako Erreferentzia Markoaren B2 maileagaz bateragarria); horreek dira Ertzaintzaren euskalduntze prozesuaren araudian jasotako profil bakarrak.

Beltran de Herediak euskarearen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen aitatu zituan atzo. Garagarrilean, negoziazino mahaiak erregulazino malguagoa onartu eban, laneko orduetan euskera ikastaroetara joan ahal izatea errazteko eta laneko orduetatik kanpo euskera ikasi nahi dabenen matrikulak ordaintzeko baldintzak hobetzeko.

Hitzarmena sinatu da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeagaz, ertzainen espediente personalean jasota geratu daiten B2 (Ertzaintzaren 1. HEren baliokidea) eta C1 (Ertzaintzaren 2. HEren baliokidea, EGAren antzekoa) azterketak egin dituen eta titulua daukien kolektiboak aspalditik eskatzen ebanez. Euskerako 1. HE lortzeko liberautako ertzainen kopurua bikoiztu da, eta 50 ikaslerentzako lekua daukie ikastaro bi eskaini dira.

Euskarea sustatzeko aurrekontua bikoiztu da, eta 2015ean 1.027.817 eurokoa izango da. Ahalegin ekonomiko osogarria be egin da, poliziaren aplikazino informatiko guztiek euskerazko bersinoa eukiteko. Trebakuntza izeneko prestakuntza plana be abian ipini dabe, nahi daben eta hizkuntza mailea daukien ertzainek euren lana euskeraz egin ahal izatea erraztu eta bultzatzeko. Horretarako, prestakuntza jasoko dabe eta trebatzaileen laguntzinoa eta baliabide informatiko eta material egokiak izango ditue, administrazino lana, ofizioak, polizia txostenak eta abar euskeraz preparau ahal izateko. Horrezaz gan, zalantzak argitzeko Dudatan zerbitzua abiarazoko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu