Guggenheim museoa beste hogei urtean egongo da Bilbon
2014-10-23 13:40 KultureaGure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea aurkeztu eben goizean, eta arrastian Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salomon R. Guggenheim Fundazinoagaz daukien hitzarmena lbeste hogei luzatuko dabela jakinarazo eben.
Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea aurkeztu eben goizean, eta arrastian Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salomon R. Guggenheim Fundazinoagaz daukien hitzarmena lbeste hogei luzatuko dabela jakinarazo eben.
Petra Joos, Lucía Agirre, Alvaro Rodríguez Fominaya, Nancy Spector, Tracey R. Bashkoff eta Lauren Hinkson dira Gure garaiko artea erakusketearen komisarioak, irailean zabaldu eben erakusketearen bigarren zatia, hain zuzen be. Gure garaiko artea-ren lehenengo atala urtarrilaren 25era arte egongo da ikusgai, hirugarren pisuan; eta, eguatenean aurkeztutako beste hau, maiatzaren 3ra arte, lehenengo eta bigarren pisuetan.
Solomon R. Guggenheim Fundaiznoa eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetzea ospatzeko asmoz antolatu da erakusketea. 1997ko urrian Museoa inaugurau eta erakusketa-espazio osoa beteten eban erakusketea gogora ekarriz, Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketeak museoaren funts artistikoen bilakaera agirian ixten dau, museoa sortu zan momentutik gaur egunera arte.
Halanda ze, 1960ko hamarkadatik aurrerako izen handien lanak batu ditue Guggenheim museoan, besteak beste, Joseph Beuyes, Andy Warhol, Anselm Kiefer, Lichtenstein, Polke, Alex Katz, Miquel Navarro, Cristina Iglesias, Txomin Badiola, Ai Wei Wi, Ik-Joong Kang eta Al Anatsui.
Iluntzean, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoaren Patronatua eta Batzorde Betearazlea batu ziran, Solomon R. Guggenheim Foundation-egaz Kudeaketa Hitzarmena barrizteko negoziazinoen jarraipena egiteko. Museoko jarduerearen balantzea aurkeztu eutsien Patronatuaren eta Batzordearen presidenteei —Iñigo Urkullu lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaori—, bai eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen zuzendariei —Richard Armstrong eta Juan Ignacio Vidarte—, Kultura Sailburu Cristina Uriarteri, Kultura Foru Diputadu Josune Ariztondori, Kultura Sailburuorde Joxean Muñozi eta babesle pribatuen ordezkariei.
Kudeaketa hitzarmenari jagokonez, beste hogei urte luzatzeko asmoa adierazo eben erakundeek. Abenduaren 21ean amaituko da gaun egun indarrean dagoan akordioa. Hurrengo hogei urteetan erakunde bien arteko lankidetzan sakonduko dala nabarmendu eben batzarrean, beste arlo batzuk landu eta proiektu barriak abiatuko ditue. Besteak beste, euskal artista eta bekadunentzako alkartruke programea sortuko dabe New Yorken.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!