Sekula baino film gehiago aurkeztu dira Lekeitioko Zine Bileran

Bizkaie! 2014-10-30 13:35   Barriak

Zemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.

Zemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.

Euskal Herri osoko lanak ailegau dira Lekeitioko Zine Bilerara, euskera hutsez egiten dan zinemaldi bakarrera. Profesionalen sailean 18 film aurkeztu dira; Gipuzkoatik 9 lan, Bizkaitik 6, Lapurditik 2 eta Nafarroa Beheratik 1. Amateur sailean, barriz, 30 lan aukeratu dira; Bizkaitik 18, Gipuzkoatik 8, Arabatik 3 eta Nafarroatik 1.

37. Euskal Zine Bilerako epaimahaia be prest dago. Juan Bautista Berasategi, Edurne Gonzalez, Ramon Agirre, Mikel Losada eta Kontxa Elorza izango dira epaimahaikoak.

Euskal zinemearen kaia izan nahi genduala adierazo genduan urte hasieran. Euskal Zine Bilereak, lehiaketa izateaz gan, bileraren alderdia indartu behar dauela uste dogu. Horregaitik, zemendiaren 29an, euskal zinemagintzearen topaleku izateko jardunaldiak egingo doguz Lekeition. Aurtengo edizinoak beste berezitasun eta barrikuntza batzuk izango dituala aurreratu dabe antolatzaileek, eta laster jakinarazoko dituela.


Lehiaketea eta sariak

Euskal Zine Bilereak betiko helburuak ditu aurten be; batetik, euskerazko lan amateurrak saritu dira eta bidea egiten lagundu; eta bestetik, euskerazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan. Lehiaketeak kategoria bi daukaz: profesionalena eta amateurrena.

Kategoria bakotxean, Zuzendaritzea, Produkzinoa, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen sailean, arlo bakotxeko 1.600 euro eta Zidarrezko Antzarra dira sariak; amateurrean barriz 1.000 euro eta Zidarrezko Antzarra. Film Onenaren saria be profesional eta amateurren kategorietan emongo da: lan profesionalak 1.900 euro eta Urrezko Antzarra jasoko ditue, eta lan amateurrek, 1.300 euro eta Urrezko Antzarra. Igaz, Peio Gutierrezen Abuztua filmak irabazi eban profesionaletan, eta amateurretan, ostera,  Ohian Vitoriaren Etxehuts beharrak.

Jaialdiak euskal zinemagile gazteak be bultzatu nahi ditu, eta igaz lez Gazte 22 saria banatuko dabe aurten be. Hamar film aurkeztu dira sari honetan leihatzeko. Saria 600 eurokoa izango da. Joan dan urtean Josu Ximun Billabeitiak sortutako (Belako) Euria lana saritu eben.

Aurten ganera, Antzar Morea eta  500 euroko saria banatuko da lehenengoz. Udaleko Bardintasun Batzordeak, genero ikuspegia hoberen txertatzen dauen lana sarituko dau.

Lekeitioko Zine Bilerearen iragarkia egin dau Aitor Gametxok, aktorea Marina Entziondo da. Ikusgai, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu