Lehenengo aldiz Nafarroa osoan euskeraz ikasi ahal izango da

Bizkaie! 2014-10-21 10:57   Euskerea berbagai

Eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan D eredua ezarri ahal izateko, Nafarroako Euskerearen Legea aldatzeko proposamena aurkeztu dabe Nafarroako Parlamentuan PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak.

Nafarroa osoko sare publikoan euskeraz ikasi ahal izango da lehenengo aldiz, Nafarroako Parlamentua osotzen daben alderdien gehiengoak Euskerearen legea aldatzeko aurkeztutako legez besteko proposamenaren aldeko botoa emongo dabela iragarri ondoren.

Eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan D eredua ezarri ahal izateko, Nafarroako Euskerearen Legea aldatzeko proposamena aurkeztu dabe Nafarroako Parlamentuan PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak.

Bildu eta Aralar-Nabai alderdiak, Nafarroako hizkuntza eremuen kontra dagozanez, ekimenari ez deutsie babesik emongo baina Foru Parlamentuan aurrera aterateko lagunduko dabela adierazo dabe.

Beraz, oraingo honetan, UPN eta PP alderdiak bakar-bakarrik geldituko dira ezezkoan, Nafarroako ganerako alderdi guztiak euskereari Nafarroako hezkuntzako sare publiko osoan ateak zabaltzearen alde egingo daben bitartean. Nafarroako Euskerearen Legea onartu zanetik 28 urte igaro ondoren, eremu ez-euskalduneko ikasleek euskeraz ikasteko aukerea izango dabe aldaketa hau Foru Parlamentuan onartu eta gero.

Marisa de Simon eta Txema Mauleon Izquierda-Ezkerrako parlamentariek, Pedro Rascon sozialisteak eta Manu Ayerdi Geroa Baiko kideak erregistrau dabe proposamena.

Ezustekorik ezean, legea aldatzeko proposamenaren ganeko botazinoa hilebete eta erdi barru egingo da Foru Parlamentuan.

Kontuak kontu, euskerazko D ereduko ikastaldeak osotzeko, Nafarroako Gobernuaren esku egongo da zenbat ikasle behar diran erabagitea. Holan adierazota dago erregistrautako legean: Eskola unidadea sortzeko hezkuntza administrazinoak ganerako beste irakaskuntza ereduetan erabilten dauen gitxiengo ikasle kopurua hartuko da kontuan, sare publikoaren bidez eskaria beteteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu