Lazarraga sarien hirugarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2014-10-17 16:22   Euskerea berbagai

Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edota personak saritzea eta euren ahalegina autortzea da. Holan, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau erakunde eta persona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskerea txertatzeko aurrera eroandako ekimenakaitik.

Lan munduan euskerearen aldeko lana saritzen daben Lazarraga Sariak aurkeztu ditue Iciar Lamarain, Arabako Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteko zuzendariak. Bi urtez behin egiten da sariketea eta aurten hirugarren edizinoa izango da. Sari-banaketea zemendiaren 28an egingo da eta hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren  17ra arte egongo da zabalik.

Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edota personak saritzea eta euren ahalegina autortzea da. Holan, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau erakunde eta persona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskerea txertatzeko aurrera eroandako ekimenakaitik.

Lazarraga aitzindaria izan zan euskeraz idatzi ebalako; haren izena hartu daben Lazarraga Sariak be aitzindariak dira eta sarituko diran enpresak be aitzindariak izango dira; euskerearen normalizazinorako bidea urratzen aitzindariak.
 
Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost erakunde edo persona fisiko sarituko dira euskerearen alde aurrera eroandako ekimenakaitik.

Kontuak kontu, persona fisikoen kasuan, euskerearen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua egin dauen persona bat sarituko da: ekintza aitagarriren bat egiteagaitik, hau da, emoten dan hizkuntza zerbitzuan aldaketa bat egiteagaitik.

Erakundeei jagokezan sarietarako aintzat hartuko dira: Hizkuntza-paisajea eta etiketatzea; Kontratazinoa eta barruko dokumentazinoa: erabilten dauen mueta guztietako dokumentazinoan euskerearen presentzia eta ohiko erabilerea bermatzeagaitik nabarmendu dan erakundea; Bere ingurunean euskerearen normalizazinorako jardueraren bat egiteagiatik nabarmendu dan erakundea. Batez be ekintza gauzatzerakoan egindako ahaleginak eta geroko ondorioak balorauko dira. Azken buruan, kanpo harremanetan euskerea modu egokian gehien erabilteagiatik nabarmendu dan erakundea: idatzizko harremanetan; ahozko harremanetan; publizidadean eta promozinoan.

 
Hautagaiak proponiduteko bideak:

- Webgune honetan: http://baieuskarari.eus/eu/proiektuak/lazarraga-sariak.

- euskaraba@euskaraba.com edo info@baieuskarari.eus e-postara idatziz.

- Sare sozialen bidez:

o Twitterren, #LazarragaSariak traola erabiliz @Lazarragasariak.

o  Facebooken: http://www.facebook.com/Lazarraga.Saria


Azken izendapenak eta irabazleak aditu talde batek osotutako epaimahaiak erabagiko ditu. Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak izentauko dau epaimahai kalifikatzailea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu