'Txotxongiloak igandero' zikloaren bosgarren edizinoa prest dago Bilboko Campos Antzokian

Bizkaie! 2014-10-21 15:35   Kulturea

Zemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.

Zemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.

Igaz 3.000 ikusle inguru erakarri zituan Txotxongiloak igandero zikloak, antolatzaileak gustura dagoz emoitzeagaz. Egitarau interesgarria da, urteekaz sendotu egin da, adierazo dau Ignacio Casado Campos Antzokiko zuzendariak. SGAE Fundazinoak babestutako ekimena da, sarrerekaz jasotako diruagaz, ez dauka laguntzinorik eta.

Zemendi eta abenduko domeketan saio bitan eskainiko dira ikuskizunak, 12:30ean eta 17:30ean. ¡Toma castaña! konpainiak sortutako Frankenstein, cómo fabricar un monstruo antzezlanak edegiko dau zikloa, zemendiaren 2an. Bartzelonako Mimaia Teatroren Adiós Bienvenida lana nabarmendu dau Antoine Bastero zikloaren koordinatzaileak. Sari asko jaso ditu lan honek, 2013ko Feten Saria Ikuskizun Barri Onenari, esaterako. Ikuskizun biribila da, eta zuzeneko musikea dauka ganera. Zemendiaren 16an taularatuko dabe.

Aurreko urtean sarrerak agortu zituen txotxongilo ikuskizun bi barriro eskaintzea erabagi dabe, halanda ze, Aura Teatroren El bolso amarillo (zemendiak 30) eta Marimba Marionetasen La aventura de la Navidad (abenduak 20 eta 21) atzera be ikusi ahal izango dira.

Egitarauko bederatzi beharretatik bi besterik ez dira euskeraz, Antzezkizunak abenduaren 14an eskainiko dauen Pinotxo, eta urtarrilaren 4an, Pantzartek ekarriko dauen Boli bili boli (gaztelaniaz be egingo dabe). Antoine Bastero bera Antzezkizunako kidea da, saio berezia izango dala autortu dau. Konpainia ez dago martxan momentu honetan, 'standby' dago. Proponidu egin deustie eta egingo dogu, baina hori da taldearean egoerea.

Egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.



 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu