GazteKaldia, gazteria Bizkaia ereiten

Bizkaie! 2014-10-21 13:08

GazteKaldian, beste gazte batzuekaz etorkizunari begiratzeko ideiak trukatu eta aberastu gura dozuz? Konponbide barritzaileak eta emonkorrak bilatzeko eta erabagietan parte hartzeko gogoa daukazu? Hitzordua Bilbon, Euskalduna Jauregian, izango da urriaren 25ean, zapatuan, 9:30etik 18:30era bitartean.

Ei, gazte! Zelan bizi dozu gaur egungo zurrunbiloa? Zeintzuk dira gazteok astindu behar doguzan gaiak, orain eta hemen? Etxebizitzea? Sexua? Lokalak? Lana? Jantzea? Kirola? Konsumoak? Internet? Jaia? Euskerea? Ingurumena? Gizarte gaiak? Zeintzuk dira gure beharrizanak, desioak, aukerak eta erronkak? Galdera horreei eta beste askori erantzuten saiatzeko, alkar ezagutzeko eta ondo pasetako gune edegi batera konbidau gura zaitugu. Baldintza bakarra, 18 eta 30 urte bitarteko bizkaitar euskalduna izatea.

GazteKaldian, beste gazte batzuekaz etorkizunari begiratzeko ideiak trukatu eta aberastu gura dozuz? Konponbide barritzaileak eta emonkorrak bilatzeko eta erabagietan parte hartzeko gogoa daukazu?

Hitzordua Bilbon, Euskalduna Jauregiko areto berrian, Kristalezko Espazio Edegian, izango da urriaren 25ean, zapatuan, 9:30etik 18:30era bitartean.

Gune Edegiko Topagunea izango da, sano modu parte-hartzaile, harmoniatsu, sortzaile, sinple eta eraginkorrean...Gura dozuzan gaiak eta jardunak proponidu ahal izango dira. 90minutuko guneetan landuko dira proponidutako gaiak eta txoko bakotxean, idatzizko txostena osotu, eta ikusgai izango da eten barik. Amaitzean, txosten guztiak K.Bizkaia.net webgunean argitaratuko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzeak gazteen eretxi, desio eta erronkak ezagutu gura ditu eskaintza hobea emoteko. GazteKaldiko proposamen guztiak Bizkaiko politika publikoen kudeaketan ardurea daben instituzinoei bideratuko jakez, eta gazteok behar dogunaren ganean eragin ahal izango da.
 

Eta, gainera...

Zuzeneko musikea Dj bategaz, Dando La Brasak prestautako janari galaktikoa, Grac-Recording, eta zuk zeuk gehitzeko prest daukazun guztia! Animau zaitez eta emon izena hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu