Urriaren 25ean, Zarautzen, hasiko da Literatura Eskolearen ikasturte barria
2014-10-20 15:00 KultureaAlfabeto barri bat eskatu eban Amaia Lasak 1971n, eta alfabeto barri bat irakurri gura dabe 2014an Literatura Eskolako kideek. Gero eta beharrezkoagoa deritxogu irakurteko alfabeto barri bat ikasteari, gero eta preminazkoagoa alfabeto barri bat idazteari, dinoe. Larraitz Ariznabarretak abiatuko dau egitaraua, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia izenburuko berbaldia emongo dau zapatuan, 10:00etatik aurrera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
Alfabeto barri bat eskatu eban Amaia Lasak 1971n, eta alfabeto barri bat irakurri gura dabe 2014an Literatura Eskolako kideek. Gero eta beharrezkoagoa deritxogu irakurteko alfabeto barri bat ikasteari, gero eta preminazkoagoa alfabeto barri bat idazteari, dinoe. Larraitz Ariznabarretak abiatuko dau egitaraua, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia izenburuko berbaldia emongo dau zapatuan, 10:00etatik aurrera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
2014-2015 trukeurteak zortzi saio izango ditu, azkenengoa maiatzean, Gasteizen. Galarazpen, murrizketa itxitura, muga, oztopoa inposau gura deuskuen sasoiotan infinitua, eternidadea, ertza, zubia, libertadea irakurri nahi doguz. Gure begiokaz, gure belarriokaz, gure garunokaz, gure bihotzokaz, adierazo dabe Literatura Eskolako arduradunek.
Zapatuko saioaren ostean, urtea amaitu orduko beste bi egingo ditue: zemendiaren 29an, Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005), Ibon Egañaraen eskutik, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean; eta, abenduaren 20an, Virginia Wolf, Olatuak hitz, hitzak apar, Ana Morales eta Itziar Diez de Ultzurrunegaz, Iruñeko Euskaldunon Biltokian.
2015a Bilboko Alondigan hasiko dabe eskolakideek, hantxe, urtarrilaren 24an, Xabier Olarrak Ulyssesen itzulpenak izango dau berbagai. Zezeilaren 21ean, Ixabel Etxebarria izango da hizlaria, Donostiako Ernest Lluchen, eta Piarres Larzabal: Euskaldunen mundua ezagutzeko antzerkigintzea gaiaz jardungo dau.
Martiaren 21ean, Durangoko Zidar Astearen barruan, egingo dabe eskolea. Andoni Egaña bertsolariak Xabier Amurizaren ganean berba egingo dau, Xabier Amuriza, bertsolaritzatik literaturara joan etorrian berbaldian. Asisko Urmenetak Hostoak ostuz. Literatura, komikiaren ixtoriborda izango dau berbagai apirilaren 25ean, Hendaiako eskola publikoan. Eta, amaitzeko, maiatzaren 23an, Kattalin Minerrek Poesia feminismotik irakurtzen gaia jorratuko dau, Gasteizko El Pilar gizarte-etxean.
Izena emoteko, eskola@literaturaeskola.org helbidera idatzi behar da. Urte osoko matrikulea egin daiteke, edo eskola jakinetara bakarrik joan. Ikasturtea osoa gura izan ezkero, 20 euro ordaindu behar dira, baina soldatabakoek, 10 euro. Eskolan bertan be egin daiteke matrikulea. Argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!