Saioa bikoteak 'Bi' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-10-21 11:38   Musikea

Hamar kantako diskoa argitaratu barri dau Kamila Zubeldiak eta Marieder Iriartek osotutako Saioa bikotea, Bi (Usaina Records). Nemesio Etxaniz, Joan Casenave, Luigi Anselmi edota Joseba Sarrionandiaren berbak darabilez kantetan, folk akustiko eta rock doinuekaz. Zemendiaren 14an, Miarritzeko Lurrama azokan joko ditue lan barriko abestiak.

The Sparteens taldean be badabil Iriart, eta Zubeldia, Umaman. Lehenengo maketea 2005ean atera eben. Abesti garbi eta gardenak sortu ditue, gitarra akorde batzuetatik eta melodia batetik abiatuta. Iriarten gurasoen etxean egin dabe grabazino osoa.

Gurago dabe inork idatzitako poemak eta testuak erabiltea eurak idaztea baino. Horrezaz aparte, daborduko kanta diranen bersinoak be egin ditue, berbarako, Idoia Lopez Riañoren Bai baleki eta Willis Drummond taldearen Usain epela.

Durangoko Azokan izango da Saioa bikotea, abenduaren 8an, 14:00etan, Plateruenan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu