100 persona baino gehiagok parte hartu dabe Otxarmetraje, Otxarkoagako Film Labur Lehiaketan

Bizkaie! 2014-10-20 13:46   Barriak

Otxarmetraje lehiaketearen helburua Otxarkoagako auzoa ezagutarazotea da ikus-entzunezko lan baten agertoki legez erabiliz. Lehiaketeak bi astetan zehar auzoaren leku eta denda desbardinak erakutsiz film labur bat egitea dau helburu.

Tular alkarteak, Bilboko Udaleko Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saila eta Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren kolaborazinoagaz batera, film labur lehiaketearen bigarren edizinoa antolatu dau: Otxarmetraje.

Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ezagutarazotea da ikus-entzunezko lan baten agertoki legez erabiliz. Lehiaketeak bi astetan zehar auzoaren leku eta denda desbardinak erakutsiz film labur bat egitea dau helburu.

Gaia librea izango da eta gitxienez auzoko denda bat eta leku ezagungarri bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmau behar izango dira.

100 lagun baino gehiagok, 20 talde desbardinetan alkartuta, emon dabe izena lehiaketa honetan.

Film laburrak Urriaren 13tik 22ra arte entregau ahal izango dira artxiboak bialtzeko web orri baten bitartez (Wetransfer), info@otxarkoaga.es helbidera edo bestela Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals Etorbidea, 19) urriaren 20tik 22ra.

Lanak urriaren 24an proiektauko dira iluntzeko 20:00retan, Otxarkoagako auzo etxean eta ondoren sari-banaketa ekitaldia hasiko da. Sariak honakoak izango dira:

• Lehen Saria: 500 €.
• Bigarren Saria: 300 €.
• Otxarkoagako Merkatarien Alkartea Akzesita ez saritutako Otxarkoagako egile onenari: 100 €.
• Aixe-Berri Konparsea akzesita ez saritutako euskerazko lan onenari: 100 €.

Kerman Olivak, Tular-eko lehendakariak, Richar Sahagunek, Otxarkoagako aktore profesional batek, eta Bilboko Udaleko ordezkari batek osotzen dabe epaimahaia.

Lehiaketea amaitu eta gero luntx bat gongo da Mahatserrin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu