UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-28 16:58   kulturbiz

UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.

Gaitzerdi konpainiak 'Expediente 3. 1. 2.' eta 'Sombras' lanak dakarz BAD jaialdira

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-28 14:52   Kulturea

Gaitzerdi antzerki konpainia bilbotarrak beharrean dabil ospatzen 25. urteurrena. Proiektu bi aurkeztuko ditu egunotan BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdian, Expediente 3. 1. 2. eta Sombras. Festibalak aurtengo karteleko personaien bitartez omendu dau taldeagaz daukan urteotako hartu-emon estua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Literaturea familian' Reverte anaiekaz Bilbon

Bizkaie! 2013-10-28 14:44   Kulturea

Topaketeak, idazle biek literatureari eta kazetaritzeari buruz egindako diagnostikoa ezagutzeko aukerea emongo dau, egungo egoera politikoari buruz daben eretxia baztertu barik. Javierrek eta Jorgek, kazetari zan euren aitak (Jesús Martínez Tessier) eurengan izandako eraginari, historiak eta bidaiek eurengan sortzen daben pasinoari eta alkarregazko literatur eraginei buruz berba egingo dabe, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Poetaliak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatu daben poesia zikloa gaur hasiko da Bilbon

Bizkaie! 2013-10-28 13:41   jardunaldiak

Zikloari hasierea emoteko, Kubako eta mundu osoko lirika egile handienetakoa izan zan Dulce Maria Loinaz (Habana, 1902-1997) poeteari eskainitako poesia eta musika errezitaldia izango da gaur, urriaren 28an.

'Prisoners'

Karolina Almagia 2013-10-28 11:58   Zinema kritikak

Zuzendari kanadiarrak Prisoners-en egin dauen lana mirestekoa da. Lehenengo minutuetatik harrapetan zaitu. Ez dago berbaurrerik. Pelikuleak aurrera egin ahala, konturatzen zara gehien estutzen zaituena ez dala desagertutako umeak non dagozan, baizik eta holako egoera batean etsita dagoan personea noraino heldu daitekeen.

Lou Reed musikaria hil da

Bizkaie! 2013-10-28 10:44   Musikea

Lou Reed musikaria eta The Velvet Underground taldeko liderra hil da bart New Yorken 71 urte zituala. Ez dabe heriotzearen zergaitiaren ganeko zehetasunik zabaldu baina Andrew Wylie, musikariaren agenteak baieztatu dau albistea eta gauza jakina zan joandako maiatzean gibeleko transplantea egin eutsienetik makalik egoala.

Etxahun Lekuek irabazi dau Oiongo azken kanporaketea eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu dau

Bizkaie! 2013-10-28 10:00   Bertsolaritzea

Oionen lehen postua lortuta, Lekue zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 10ean Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan kantauko dau. Saioko puntuazinoari erreparauta, Etxahun Lekue da finalaurrekoetarako sailkatu dan bertsolari bakarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk on line irakaskuntzan aurrera pausua egingo dau, Euskal Unibersidadearen hazia izan daiten

Bizkaie! 2013-10-24 18:50

Karmele Artetxek ikasturte barri honetan UEUk erronka handi bati helduko deutsola azaldu dau, on line irakaskuntzeari, hain zuzen be. UEUko zuzendariak bide honi orain 10 urte ekin eutsiela azaldu dau eta esperientzia horrek pausu bat harago joateko ziurtasuna emoten deutsela. UEUren helburua metodologia hau erabiliz titulazinoak eskaintzen hastea da.

Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da

Bizkaie! 2013-10-24 18:24   Barriak

Azken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.

Bilboko Arte Eder Museoan 'Sardinia deszifraezina. Grabatutako zeinua' erakusketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-10-24 17:42   Kulturea

Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, erakusketan, Sardinia ugarte italiarreko hamar artistaren lan grafikoen aukeraketa zabala jarriko da ikusgai. Danetara, 133 artelan eskainiko ditu; horreetatik 109 Sardiniako Grabadu Eskolako bost ordezkarirenak dira -eskola hori joan dan mendeko lehenengo erdian garatu zan-, eta ganerako 24ak beste horrenbeste artista sardiniar garaikidek egin ditue.

Jabier Muguruza nostalgia barik dator 'Beste hogei' behar barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:54   Musikea

Hogei urte egin barri ditu Jabier Muguruzak musikagintzan, eta beste hogei be beteteko prest dago bere disko barriaren arabera, Beste hogei. Urteurren honetan baina, nostalgia gitxigaz dator. Hamar kanta barrik osotzen dabe irundarraren 12. lana.

Liburu zaharren usainak hartuko dau Bilboko Arenala urriaren 25etik zemendiaren 10era

Dabi Piedra 2013-10-24 15:36   Kulturea

Dagoeneko Arenalean dagoz Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokako 37 salmenta-mahaiak, noz zabalduko zain. Gure helburu nagusia da, jentea liburuetara erakartea, irakurzaletasuna bultzatzea, aitatu dau Muniategik, nahi dogu irakurleak liburua usaindu, ikutu eta sentidutea, liburuaren magia horregaz kutsatutea.

Martxan da Bizkaidatz literatura sariketearen seigarren edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:17   Kulturea

Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.

Garazi Kamiok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2013-10-24 15:07   sariak-autortzak

Orube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.

Munduko edozein tokitan euskerazko komunikazinoa errazteko kanpainea abiarazo dau Eusko Ikaskuntzak erakundeak

Bizkaie! 2013-10-24 14:13   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskara pil-pilean kanpainea jarri dau martxan, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, munduko edozein tokitan euskeraz egindako komunikazinoa errazteko asmoz.

Beñat Sarasola izan da irabazlea Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekearen XIII. edizinoan

Bizkaie! 2013-10-24 12:18   sariak-autortzak

Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko proiektua aurkeztu dau irabazle subertau dan Beñat Sarasola Santamaria donostiarrak.

Ubidetik Zeanurira, oinez, bakea barriztetako

Jon Urutxurtu 2013-10-24 11:33

Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00ean, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Zeanuriko udaletxean; bilera horretan idazkariek udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen kontuak egingo ditue, bilera agiria sinatu eta, ondoren, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Ubideko udaletxean, eta bazkaria pagetea be ubidearrei egokituko jake.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Getxoko Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak 300 jarduera baino gehiago aurreikusi ditu 2013 eta 2016ra bitartean

Bizkaie! 2013-10-23 18:45   Euskerea berbagai

Plana egiteko prozesuan 18 aurkezpen egin ditu Getxoko Udalak eta 242 ekarpen jaso; horreetatik ia % 70 Planera batu dira. Plan barriak 2013 eta 2016 urteen artean Udalak udalerrian aurreikusitako helburuak beteteko aurrera eroango dituen jarduerak gidatuko ditu.

Astegoienean indarrean sartuko dan neguko ordutegiak ez zaizala kikildu

Angel Dominguez 2013-10-23 15:40   Begi betegarri