Surf taulentzako haririk bako sensore inertzialen prototipoak irabazi dau Surf Boards Innovation Comp lehiaketea
2014-10-02 12:56Lehen saria EHUko Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi dau. Hain zuzen be, haririk bako sensore inertzialak garatu ditue surflariaren gorputzeko zati desbardinen eta surf taulearen mobimentua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknikea hobetzeko. Prototipoa garatzen MOOR enpreseak lagundu deutse.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbersek eta Pablo Cuencak aurkeztutako surf taulentzako haririk bako sensore inertzialen prototipoa izan da Donostiako Sustapenak antolaturiko Surf Board Innovation Comp lehiaketearen irabazlea.
Donostiako Sustapenak Surf City Donostia Surfaren Industriaren Klusterraren bitartez antolatu dau lehiaketea, eta, alde batetik, EHU, Tecnun eta Mondragon Unibersidadearen lankidetzea izan dau tutore akademiko zereginerako, eta, bestetik, Pukas eta MOOR enpresena, surfaren sektoreko enpresa munduko babesle moduan.
Lehiaketearen helburua izan da unibersidadearen barrikuntzea enpresa mundura hurreratzea. Era horretan, surf taulen produkzino prozesuak eta errendimendua hobetu nahi izan dira, merkatura atera daitekezan proiektuak sortzeagaz batera.
Donostiako Sustapenak surfa lako kirol profesionala kultura eta bizitzeko modu lez finkatzearen aldeko apustua egin dau, industria mobiduarazoteko eta negozio aukera barritzaileak sortzeko gakoa baita, eta holan, lehiaketea apustu horren barruan kokatzen da.
Mondragon Unibersidadea, Tecnun eta EHUko 3. eta 4. mailako 80 ikaslek 47 ideia aurkeztu ditue hiru kategoriatan: surf taulen osogarriak, produkzino prozesuak eta errendimenduaren hobekuntzea. 30 memoria aurkeztu ondoren, hautapen batzordeak 11 proiektu hautatu ditu; proiektu horreek ikasleen lantaldeek garatu ditue tutore akademikoen eta Pukas eta MOOR enpresen laguntzinoagaz. Hiru irabazleek 3.000 euroko beka bat jaso dabe prototipoa garatzeko.
Lehen saria EHUko Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi dau. Hain zuzen be, haririk bako sensore inertzialak garatu ditue surflariaren gorputzeko zati desbardinen eta surf taulearen mobimentua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknikea hobetzeko. Prototipoa garatzen MOOR enpreseak lagundu deutse.
Bigarren saria Aitor Azpiroz EHUko Politeknikoko ikasleak irabazi dau, itsuak surfean ibilteko egindako prototipoagaz. Mikrokontrolagailua, aktuadoreak eta sensoreak jarri deutsez taulei, eta eguzki energiagaz elikatu ditu. Taulak iparra, olatuen ibilbidea eta ulatuen gertutasuna marketan ditu itsuentzat. Surflariaren abiadurea monitorizeteaz gan, oinkadak eta horreen indarra taulan zehar kalkuletako aukerea emoten dau. Prototipoa Pukasen laguntzinoagaz garatu dau.
Azkenik, hirugarren saria Mondragon Unibersidadeko Ainhoa Las Heras, Jone Ruiz eta María García ikasleei emon jake, grip giltzak gordetekoaren prototipoaren truke. MOOR enpresearen lankidetzea izan dabe hori garatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!