Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon

Bizkaie! 2014-10-03 11:24   Kulturea

Folklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).

Folklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).

Oraingo honetan, programeak Grupo Folclórico Reina de la Hispanidad (Zaragoza) taldearen partaidetzea be izango dau. Taldeak bere lana erakutsiko dau Bilboko ikus-entzuleen aurrean, eta Aragoiko jotearen kolore eta bizitasunez beteko ditu Basurtuko kaleak. 17 eta 73 urte arteko lagunez osotutako talde hori oso ezaguna egin zan igaz, Aragoiko folklore herrikoi emonaldiagaz Tele 5 telebista kateko Tú sí que vales talent showaren final nagusira heltzea lortu ebalako.

Basurtuko Basurto Berri Merkatarien Alkartearen laguntzinoa dauen ekimena gaur, barikua, hasiko da Basurtu auzoan, Granujas a Todo Ritmo taldearen kalejireagaz. Ondoren, musika animazinoa eta berbenea egongo da, Natatxe taldeagaz.

Programautako jarduera gehienak zapatuan, hilaren 4an, izango dira. Ekitaldiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira, Beti Jai Alai eta Reina de la Hispanidad taldeek buruhandiakaz eta erraldoiakaz batera egingo daben kalejireagaz. Arratsaldeko programazinoa 18:30ean hasiko da, eta gauera arte luzatuko da, Beti Jai Alai taldearen bertako folklorea eta konbidautako taldeak eskainiko dituan Aragoiko joten soinuak eta jantzak batuko dituan emonaldiagaz. 21:15ean, berbenea hasiko da, River Orkestreagaz eta horren ondoren El Txou de Patxi (bakarrizketea) izango dogu.

Jai egitarauak domekan jarraituko dau, euskal folkloreko txikien taldeei atentzino berezia eskainiz. Txikiek emonaldia eskainiko dabe Aita Donostia plazan (12:10etik aurrera), kalejiran auzoko beste leku batzuetatik igaro ondoren. Umeen jantza emonaldian talde honeek hartuko dabe parte aurten: Goi Alde (Erandio), Itxas Argia (Getxo), Urdaibai (Forua), Irrintzi Alai (Busturia), Mendi Alde (Santurtzi), eta Beti Jai Alai.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu