Eusko Label sagardaoa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastolen jaietan

Bizkaie! 2014-10-03 12:28   Jan edanak

Hurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.

Hurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak, Arantxa Eguzkitza Euskadiko Sagardaogileen Federazinoko eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko buruak, Jose Antonio Zamalloa Euskadiko Sagardaogileen Federazinoko presidenteorde eta Bizkaiko Sagardaogileen Elkarteko buruak eta Benito Peciña Arabako Sagarzale eta Sagardaogileen Elkarteko ordezkariak sinatu dabe hitzarmena. Sinadura-ekitaldia Orioko ikastolan egin da, bertan izango da domekan, hilaren 5ean, eta Kilometroak Gipuzkoa ikastolen jaia.

Akordioak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzearen eta HAZI Fundazinoaren babesa izan dau. Ekitaldian Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak be parte hartu dua.

Eusko Label sagardaoa %100 bertako sagarragaz egindako kalidadezko produktua da nabarmendu eben aurkezpenean, eta sagarraren bertokotasuna eta kalidadezko parametroak HAZI Fundazinoak ziurtatzen dituala, hasi sagastietatik eta botilan sartu arte.

200 sagasti baino gehiago dagoz gaur egun Eusko Label sagardaorako sagarra egiten dabenak EAEn. 2013ko uztan Eusko Label sagardaoa egiten daben 27 sagardotegik hartu dabe parte. 2014ko uztarako sagasti eta sagardaotegi gehiagok emon dabe izena Eusko Labelen, eta 2015ean 30etik gora izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu