Carmen Maura aktore espainiarra, Zinemaldiko Donostia Saria

Bizkaie! 2013-05-13 18:34   Barriak

Carmen Maura aktoreak jasoko dau aurtengo Zinemaldiko Donostia saria. Aktore espainiarraren ibilbide osoa saritu gura dau, Espainiako zinemagintzako azken hamarkadetako ibilbide profesional nabarmenetakoa daukan artistea da eta.

Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketea Donezteben

Bizkaie! 2013-05-13 18:07   Bertsolaritzea

14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 15 taldetan batuta, guztiek parte-hartzeko aukerea izan eben. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Altzelaik osotutako Leitzako taldeak irabazi eban lehen postua eta beraz, datorren bagilaren 22an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.

'Lingua Vasconum Primitiae' ingelesezko plazara jalgi da

Bizkaie! 2013-05-13 15:54   Kulturea

Bernard Etxeparek 1545ean argitaratutako Lingua Vasconum Primitiae, euskeraz idatzitako lehenengo liburua, daborduko ingelesez irakurgai dago. AEBetako Reno-Nevadako Unibersidadeko Center of Basque Studies-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu barri dabe euskal literaturearen ikurra dan lan ezaguna.

Arrigorriagak 6.000 ikusletik gora batu ditu Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdian

Bizkaie! 2013-05-13 15:46   Kulturea

Arrigorriagako Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren arrakastea hiru ardatzetan oinarritu da antolatzaileen esanetan: alde batetik, jaialdiko hiru egunetan eskainitako hamaika ekitaldietan 6.000 ikusletik gora batzea; bestalde, iragarritako proposamenen aldaerea eta, azkenik, partaide izan diran artisten maila handia.

Gasteiz eskualdekoak eta Lautadakoak aurrera Arabako bertsolari gaztetxuen eskolartekoan

Bizkaie! 2013-05-13 14:55   Bertsolaritzea

Datorren astegoienean izango da azken topaketea Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txandea izango da.

Arabako eskolarteko jaia, barriz, bagilaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak Baionan

Bizkaie! 2013-05-13 14:22   jardunaldiak

Maiatzen 29. Literatur Solasaldiak maiatzaren 14 eta 15ean izango dira Baionako Euskal Museoan eta urtero legez liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta barriketaldiak ez dira faltako gaurko euskerazko literaturearen bizitasuna agertuz.

Ikuslearen begiak aurkeztuko dau Donostiako 61. Zinemaldia

Bizkaie! 2013-05-13 11:10   Barriak

Atzeko aldea baltzizko, erdian, ikuslearen begiaren antza daukan kolorezko kurba zentrokidedun zirkuluz osotutako irudia. Kartel horrek iragarriko dau Donostiako 61. Zinemaldia, irailaren 20tik 28ra bitartean. Toni Ponti diseinatzaile eta argazkilari katalanaren sorkuntzea da Optico izenburuko kartela.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Franck Khalfoun zinemagile frantsesaren 'Maniac' 19. Fant jaialdiko sari nagusi

Bizkaie! 2013-05-10 15:17   Barriak

Koldo Serra zinema zuzendariak, Maru Valdivieso antzezleak eta David Martos kazetari eta kritikariak osotutako epaimahaiak Franck Khalfoun zinemagile frantsesaren Maniac film luzeari emon deutso 19. Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiko sari nagusia. Sari-emotea iluntzean egingo dabe, Bilboko BBK Salan, 19:45ean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mañariko Askondoko hatx-zuloan aztertutako hondarrak orain 25.000 urtekoak dira

Bizkaie! 2013-05-10 14:52

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur emon ditu ezagutzera Mañariko Askondoko hatx-zuloan egin dituan ikerketearen emoitzak. Arkeologoen talde batek pintautako hamar bat irudikapen figuratibo topau ditu eta, era berean, baita beste hogeita hamar bat hondar sakabanatu be (koloratzaileak, puntuak, mantxak, lerroak...); horreetako batzuek 25.000 urte ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berbaldi, erakusketa eta ibilaldiak, Galdakaoko Oroimenaren Astean

Bizkaie! 2013-05-10 14:21   kulturbiz

Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, berbaldiak, erakusketea eta Burdin Hesia ezagutzeko aukera ederra. Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak atondu dabe egitaraua. Lehenengo ekitaldia maiatzaren 11n izango da, Galdakao inguruan dagozan Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak ikusteko ibilaldi gidatua.

Alfredo Landa aktorea hil da

Bizkaie! 2013-05-10 12:19   Barriak

Alfredo Landa aktore iruindarra atzo hil zan Madrilen, 80 urte zituala. Espainiako 60 eta 70eko hamarkadatetako zinemagintzearen ikur izan zan, landismoa izeneko generoaren sortzaile.

Txinatarra, maitatua ez dan turista gogokoena

Zigor Aldama 2013-05-10 12:18   Bidaide

Txinako turisten indar eta susperraldiaren erakusgarri, 2012an, turista txinatarrek alemaniarrek baino gehiago gastau eben atzerrira egindako bidaietan, aurreko urtean baino % 41 gehiago, gitxi gorabehera -80.000 miloe euro-; gaur egun mundu osoko turismoaren industriaren helburu bihurtu dira txinatarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseiluko hamasei kide izentau ditu

Bizkaie! 2013-05-09 18:27   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseilua osotuko daben hamasei kideren izenak jakinarazo ditu. Kide horren artean Andres Iñigo dago, Euskaltzaindiaren izenean, Akademiak berak adierazo dauenez. Nafarroako Euskerearen Kontseiluaren buru José Iribas Hizkuntza kontseilaria izango da.

'Egunsenti berri baten bila', Zain laukote berriztarraren disko barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-09 15:51   Musikea

Popetik baino, rocketik hurrago dabil Zain talde berriztarra Egunsenti berri baten bila laneko hamaika kantetan. Indarra, abiadurea eta gozotasuna dario laukotearen bigarren lanari. Durangoko Plateruena kafe antzokian aurkeztuko dabe jentaurrean behar barria, bagilaren 1ean, 22:00etan.

Urtzi Urrutikoetxea da Euskal PENeko ordezkaria Bakearen Aldeko Idazleen Batzordean Eslovenian

Bizkaie! 2013-05-09 14:04

Esloveniako PEN Zentruak antolatuta, Bakearen Aldeko Idazleen 45. bilerea dagoz egiten Bled urian. Euskal PEN alkartearen izenean Urtzi Urrutikoetxea dago parte hartzen. Literatur sormena: Periferiatik Zentrura. Idazlea bidaiari – bakea sortzen hedabide barrien erronken aurrean izenburu luzea dauka aurtengo ekitaldiak.

Badator 'Interbentzioak Deustuko zubian' proiektuaren bigarren edizinoa

Bizkaie! 2013-05-09 12:34   Kulturea

Barikuan, maiatzak 10, 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren edizinoari hasierea emongo jako. Ekimenean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik parte hartuko dabe.

Magia Topaketek 15 mago batuko ditue Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzuneetan

Bizkaie! 2013-05-09 11:41   kulturbiz

Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak magiaz beteko dira maiatzaren 13tik 26ra bitartean, Udalak antolatutako Magia Topaketen bederatzigarren edizinoan. Parte hartuko daben 15 magoek mueta guztietako ikuskizunak, tailerrak eta berbaldiak eskainiko ditue auzoetako udaltegietan.

Bilbo Zaharreko Azokea zapatuan

Bizkaie! 2013-05-09 11:37

Bigarren eskuko eta artisautzako objektuak egongo dira azokan, eta 60 saltoki inguruk bigarren eskuko eta disko barriak, bigarren eskuko erropea, jantzi eta osogarri etnikoak, artista gazteen lanak, diseinatzaile barrien produktuak, ehungitza diseinuak, vintage portzelanak eta beirak, aintxinako piezak edota bildumak eskainiko ditue.

Leioako kaleak umorez ganezka, maiatzaren 16tik 19ra bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-08 15:18   Kulturea

Leioako kaleek umorez eta kale antzerkiz ganezka egingo dabe maiatzaren 16tik 19ra bitartean. Bertoko zein kanpoko 53 konpainia hurreratuko dira Umore Azokara, eta danetara 120 emonaldi egingo ditue. Igaz lez, aurten be, 40.000 bat lagun batzeko amesa daukie antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (9)