Shanghai hankaz gora jarri dauen euskal sukaldaria
2014-09-30 15:27 BidaideGastronomia, musikea, artea, performance eta erotismoa buztartzen dituan ikuskizuna ederra da esan dau El Patio jatetxeko Pol Garcia chef donostiarrak.
Hamasei mahai-lagun batu dira Shanghaiko Art Labor galerian baina ez dakie zehatz zertarako. Pop Secreten lehenengo edizinoko afarian konbidauta dagoz eta badakie ondo Pol Garcia chef donostiarrak zurtz eginda itxiko dituala. Ezustean etorriko da guztia. Ohiko afariak baztertu eta txinatarrei beste esperientzia bat eskaini nahi deutsegu adierazo dau kozineruak eta konbidaduak Stefano Ogliari artista italiarrak diseinautako urre koloreko eta zelofanezko globo erraldoirantz bideratzen ditu. Gastronomia, musikea, artea, performance eta erotismoa buztartzen dituan ikuskizuna ederra da esan dau El Patio jatetxe espainiarreko sukaldariburuak.
Ondo etorriko koktela serbiduten daben terraza txikian, zerbitzari mozorrotutako Cirque du Soiryko kideak eta Addams familiakoa emoten dauen bi metroko gizon bat dagoz zain. Ikusmina eta tensinoa gero eta handiagoak dira. Tupustean atze-oihala edegi da galeriako areto nagusira sarbidea erakutsiz konbidaduei. Erdi-erdian mahai handi bat dago prest. Musika elektronikoa ozen entzuten da eta Shanghái urian altu doazen autopistak irudikatuz Xinjian Lu artista txinatarren koadroek eta Xponja bideo artista espainiarraren muntaketek psikodelia giro berezia sortzen dabe eta Kathryn Robbins makillatzailearen bitxikeria edo nabarmenkeria be maila berean dagoz. Baina zer da hau? galdetu dau parte-hartzaileetako batek harridura eta bildur puntu bategaz. Sei plater, sei ardao, postre bat eta ezusteko ugari erantzun dau Garciak bingo-ontziari bueltak emoten dagoan bitartean; konbidaduak, barriz, kartoiak eskuetan ardura handiz zenbakiak topetan dabilz. Irabazi egin behar da Foie Factoryren lau pintxoak jan gura izan ezkero. Foie-gras bihurtutako kakahuete bat, Filipinos galletea, Ferrero Rocher bonboia eta kola eta rona. Ez dago mahai-tresnarik eta konbidaduek eurek topau behar dabe jan ahal izateko konponbidea. Performance gastronomikoren bat eginda neukan Ibizan eta Berlinen eta gogo handia neukan antzeko zeozer egiteko ohituratan nahikoa zurruna eta zarratua dan Txinan azaldu dau Lasarten Martin Berasategigaz ikasi eban Garciak. Duda barik, lortu dau.
Bigarren platera, arrain gordin psikodelikoa, plater barik dator. Mediku mozorrotuta, aurten Shanghaiko jatetxe onenaren saria (El Willy) irabazi dauen Willy Trullás kozineru katalanak serbidu dau harrikoa egiteko gomazko eskularruen gainean. Bien bitartean, 'erizain' batek tigre esne mueta desbardinakaz betetako xiringea darabil arrain marinatua ontzeko. Nik neuk be ez nekian zehatz zer egin gura eban baina berehala esan neutson esperientzia horretan parte hartuko nebala ze jakinda Txina herrialde zurruna eta zarratua dala, nahitaezkoa da alkarri laguntzea eta gauza barriak proponidutea adierazo dau. Ohikoagoak dira Garciaren izotz sikuaren gaineko tuatua muxilak eta Brad Turley chef estadubatuarraren platano azalagaz batutako chinatown takoa. Baina konbidaduak frijigailu txikien edukiontzietan serbidutako arrain frijitua jaten lasai-lasai dagozanean, gaueko momenturik harrigarriena dator.
Gerritik gora biluzik eta titiburuak pegatina batzuekaz estalita dituan emakume orekari bat mahai gainean jarten da eta sabaitik ezustean agertu dan zabu edo txinbo bategaz jolasten hasten da. Kanpotarrek txaloka hartu dabe baina txinatar batzuk harrituta dagoz eta ez dira kapaz eskuko telefonoakaz argazkiak egiteko be. Akaso, gai erotikoagaz gehiegi jokatu dogu. Ondorengo edizinoetarako gauzak hobeto pentsau behar doguz autortu dau Garciak. Izan be, jente gehiagorengana heltzeko Pop Secret esperintzia bi edo hiru hilero antolatzea da asmoa baina agintariei enbarazu lar egin barik, lehenengo edizinoan ikusitakoa nekez onartuko leukielako. Edozelan be, harrera eta erantzun ona izan dau lehenengo edizinoak eta honezkero martian, Indonesian, Yakartan ikuskizuna eskaintzeko akordioa zarratu dabe oraintsu.
Eskuzabal jokatzen dogu, probokazinoa eta diziplina desbardinen buztarketeagaz esperimentetea gustetan jaku eta horregaitik erabagi dogu ateraten dogun diru guztia (Sarrerea mila yuan ingurukoa, 120 euro ingurukoa izatea aurreikusi dabe) ongintzazko kontuetarako bideratzea azaldu dau kozineru euskaldunak. Kalean, harriketar bihurtutako Trullásse eta bere taldea artxo errea preparetan dagoz eta parte-hartzaileek mahai-tresnarik barik, eskuekaz jan beharko dabe, zoragarria da hori eta galtzen gagozan ohiturea da. Txinatarren ezaugarri, duda-mudatan segundu batzuk emon ostean, berehala artxo zatiak hegaz hasten dira alde batetik bestera eta laster hazurrak baino ez dira geratuko.
Ezin izan dogu gura genduan moduan egin ze auzotarrakaz arazoak izan doguz baina bagenkian inprobisau beharra egoala autortu dau Garciak. Mahaiburukoagaz batera datorren azken ekimena be inprobisatua da. Postrearen osogaiak ur-pistolak erabiliz mahaira jaurtiten dira mahaikide bakotxak bere erara sortu daian platera eta entretenimendurik falta ez daiten kabaretera bi inguruan ibiliko dira ikuskizun lesbikoan. Hunkituta eta astinaldi ederra hartuta noa etxera baina pozik gure kulturea kolokan jarri leiken zeozertan parte hartu dodalako adierazo dau Izzie Huangek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!