Carlos Vermuten 'Magical Girl' pelikulea, Donostia Zinemaldiko irabazle

Bizkaie! 2014-09-29 11:23   Barriak

Sari nagusi biak irabazi ditu Magical Girl lanak, Film onenaren Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenari Zidarrezko Maskorra. Carlos Vermut zinemagile espainiarraren beharrak hiru personaiaren istorioak kontetan ditu, Madrilen, krisi ekonomikoaren sasoian.

Loreak Sail Ofizialean lehian egon dan lehenengo euskerazko pelikuleak ez dau sari bat bera be lortu, nahiz eta kritika onak jaso eta askoren kinielatan egon.

Paprika Steenek irabazi dau Emakumezko aktore onenaren Zidarrezko Maskorra, Stille hjerte pelikulan egindako lanagaitik; eta, gizonezko onenarena, barriz, Javier Gutierrezentzat izan da, La isla mínima beharragaitik. Azkenengo pelikula horrek beste sari bat be jaso eban, Argazki onenarena.

Epaimahaiaren Sari Berezia Cedric Kahn zuzendariaren Vie sauvage-k irabazi eban, eta Gidoi onena, Dennis Lehanek, The drop pelikuleagaitik. Güeros Alonso Ruizpalaciosen beharrak Horizontes eta Gazteria Sariak lortu zituan.

Borja Kobeagak be saria eroan eban, Irizar Saria hain zuzen be, Negociador pelikuleari esker.

62. Donostia Zinemaldiko palmares osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu