Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-09-30 14:22 KultureaEuskal Herriko Unibersidadeko Arabako campuseko Errektoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea edegi dau. Lehiaketearen helburua sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.
Euskal Herriko Unibersidadeko Arabako campuseko Errektoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea edegi dau. Lehiaketearen helburua sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.
Testuak argitaratu bakoak izan behar dira, euskeraz edo gaztelaniaz. Aurkeztutako ipuinen artean, onenak 800 euroko saria jasoko dau. Horrezaz gan, saritutako lana EHUrena izango da, eta, ostean, azkenengo edizinoetako saridunen bildumea plazaratuko dau liburu batean. Ipuinek fantasiazko gaia izna behar dabe ardatz. Epaimahaia campuseko irakasleek eta literatura arloko adituek osotuko dabe.
Testuak aurkezteko epea zemendiaren 14an amaituko da. Lanak ezizen bategaz bialdu behar dira EHUko Arabako campuseko Errektoreordetzako Kultur Hedakuntzako Zerbitzura. Eta ipuinagaz batera, egilearen datua guztiak. Epaimahaiaren erabagia abenduaren 12an jakinarazoko da.
Lehiaketearen ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!