Brasildar kultureari buruzko erakusketea, aurtengo 'Bidaiarien txokoa' programearen lehenengo hitzordua

Bizkaie! 2014-09-30 15:33   jardunaldiak

Bidaiiei eta abentureari buruzko hurreko ikuspegia eskaintzen deutson Bidaiarien Txokoa egitaraua urriaren 1ean hasiko da. Brasil: ia kontinente bat baloiaren atzean ezkutauta erakusketeak edegiko dau hamaikagarren edizinoa, Bilboko Begoñako Udaltegian. Urriaren 18ra bitartean, erakusketeaz aparte, berbaldiak eta proiekzinoak izango dira.

Bidaiiei eta abentureari buruzko hurreko ikuspegia eskaintzen deutson Bidaiarien Txokoa egitaraua urriaren 1ean hasiko da. Brasil: ia kontinente bat baloiaren atzean ezkutauta erakusketeak edegiko dau hamaikagarren edizinoa, Bilboko Begoñako Udaltegian. Urriaren 18ra bitartean, erakusketeaz aparte, berbaldiak eta proiekzinoak izango dira.

Erakusketearen helburua Brasileko kulturearen barri emotea da, futboletik harago; literaturea, jantzea, zinemea eta musikea, hain zuzen be. Urriaren 6an hasiko dira berbaldiak. Mila eta Asierrek Iranen zehar egindako bidaiaren barri emongo dabe egun horretan. Hilaren 7an, Irati Anda eskalatzaileak Bidean berbaldia eskainiko dau, eskaladearen atxakiagaz egindako bidaien kronikea. Iñigo Gabiriak be bere esperientziak kontauko ditu, hain zuzen be zelan egin eban Transpirenaika izeneko ibilbidea parapenteagaz. Azkenengo berbaldia Alice eta Unaik emongo dabe, hilaren 9an. Munduari birea emon eutsien bizikletan, euren seme-alabakaz batera, 75.000 kilometro danetara2004an hasi eta 2013ra arte.

Berbaldiak bere, Begoñako Udaltegian izango dira, eta danak ordu berean, 19:30ean. Ikus-entzunezko materiala izango dabe lagun hizlari guztiek.

Ziklo horren ostean, ikus-entzunezko hiru saio izango dira, urriaren 14an, 15ean eta 16an. Bertan, aurretik Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan parte hartu daben film eta dokumentalak proiektauko dira. Ikusgai egongo dira, besteak beste, Cascada (AEB), Crossing the ice (Australia), Tears of Inge (Kanada) eta Anima (Belgika). Emonaldia guztiak 19:30ean hasiko dira.


XI. Bidaiarien Txokoa

- Erakusketea. Urriak 1-18: Brasil: ia kontinente bat baloiaren atzean ezkutatuta.

- Berbaldiak + ikus-entzunezkoak:
Urriak 6, 19:30ean. Irán, un viaje que escapa de los tópicos, Mila eta Asier.
Urriak7, 19:30ean. Bidean, Irati Anda.
Urriak 8, 19:30ean. La Transpirenaica en parapente, de mar a mar, Iñigo Gabiria.
Urriak 9, 19:30ean. El mundo en bicicleta, Andoni & Alice, Maia & Unai.

-Proiekzinoak:
Urriak 14, 19:30ean. Mendi Film Festival: Cascada, Crossing the ice.
Urriak 15, 19:30ean. Mendi Film Festival: I am red, North of the sun.
Urriak 16, 19:30ean. ZINEBI: Souvenir, Rail blues, Tears of Inge, Historia monumental de la España contemporánea, De Todos los Santos, Anima, Sodom´s kinder

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu