Finalak zain Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketan
2013-05-08 14:24 MusikeaMetal eta Pop Rock modalidadeetan finalak baino ez dira falta; Metal arloan, Incursed (Arrigorriaga) eta Unbreath (Erandio) taldeak sartu dira finalean; Pop Rock kategorian, barriz, Cromatica Pistona (Madril) eta Sons of Meteora (Bartzelona).
'Sherpa Summit' eskuko telefonoetarako aplikazinoei buruzko nazinoarteko biltzarra egingo da Bilbon
2013-05-08 11:47Bilbo eta Bizkaia telefonoetarako aplikazinoen eta terminal mobikorren uriburu bihurtuko dira maiatzaren 23an, laguntzaile personalen, interfazeen eta mobikorretarako bilatzaileen nazinoarteko aditurik garrantzitsuenak batuko dituan Sherpa Summit topaketeari esker.
Surgeon DJ britainiarra, GauArt saio elektronikoko protagonistea Artiumen
2013-05-08 11:40 MusikeaAnthony Child produktore eta disc-jockey britainiarra, Surgeon izenez ezagutzen doguna, da maiatzeko GauArt saioko kartelburua maiatzaren 10ean, Gasteizko Artium museoan. Eszenatokian lagun izango ditu El_Txef_A eta Kasper musikariak. Emonaldia 22:00etan hasiko da.
Politikari beharra gogorra bai baina astakeria handienak egin arren etxerako bidea hartzea zer dan ez jakitea be...
2013-05-08 10:58 Begi betegarriBasarri-ren omenez hainbat ekitaldi egingo dira maiatzean Zarautzen
2013-05-07 18:17 BertsolaritzeaMaiatzeko egitarauari jagokonean, lehen ekitaldia aste honetan bertan izango da: maiatzaren 9an, hain zuzen, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak Basarri. Hitza eta itzala berbaldi-musikatua eskainiko dabe; arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanz Enea Kultur Etxean.
Hemen da Arrigorriagako Nazinoarteko 18. Clown eta Pailazo Jaialdia
2013-05-07 15:44 KultureaHamaika proposamen dakarz aurten Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak, maiatzaren 10etik 12ra. Publiko guztientzako eskaintzea atondu dabe, ume zein helduentzako. Formatu edegia eta parte-hartzaile emon deutsie 18. edizinoari.
'ArgIHIzkiak' argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko zabalik dago
2013-05-07 15:16 kulturbizArgazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bialtzeko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik. Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jentea euskeraz idaztera eta irakurtera animetea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.
Santa Lutziko kurutzea ikusgai Zeanurin
2013-05-07 12:55Zeanurin dago Bizkaiko kurutzerik handiena eta toki altuenean dagoana, Gorbeia mendiaren tontorrean, hain zuzen; Zeanurin dago Gorbeiako Kurutzearen mendeurrena ospatzeko Nestor Basterretxea eskultoreak 2001. urtean diseinau ebana be, eta Zeanurikoa da Bizkaiko zaharrenetakoa, 1250. urtekoa: Santa Lutzi baseleizan topau zana, 750 urte inguru lurperatuta egon ondoren.
Daniel Innerarity filosofoak jasoko dau Vianako Printzea saria
2013-05-07 11:31 sariak-autortzakDaniel Innerarity idazle eta filosofo bilbotarrak jasoko dau 2013ko Vianako Printzea saria. Bere pentsamendua gaur egungo garaietara egokitzen jakin dauelako saritu dabe. Oraindino data zehatzik egon ez arren, bagilean izango da sari-emote ekitaldia, Leireko monasterioan.
Dana Fuchsek disko barria aurkeztuko dau Getxo-Blues jaialdian
2013-05-07 11:11 MusikeaDana Fuchs abeslariak Bliss Avenue disko barria aurkeztuko dau Getxoko 25. Nazinoarteko Blues Jaialdian. Estadubatuarrak, egungo blues eszenako etorkizun handiko ahotsak, garagarrilaren 19an kantauko dau Getxoko jaialdian (Garagarrilaren 18tik 20ra, Algortako Biotz Alai plazan). Kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 31tik aurrera egongo dira salgai.
Informatikari Euskaldunen IX. Bilkureak telefonoek gizartean daukien eragina aztertuko dabe
2013-05-06 18:29UEUko Informatika sailak Informatikari Euskaldunen IX. Bilkurea egingo dau hilaren 8an, Donostian. Telefonoek gizartean daukien eragina, honeen inguruan sortu diran aplikazinoak eta smartphone-en mundua aztertuko ditue. Daborduko, 240 adituk emon dabe izena.
Mendi Film Festivaleko 3-D zinema ikusgarria Arrasaten
2013-05-06 18:17 BarriakMenditour Arrasate, mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko zinema onena, Debagoienan izango da datorren maiatzaren 7an, martitzenean. Mendi Film Festival jaialdian nabarmendutako film hautatuak ederresteko aukerea izango dabe Arrasateko eta inguruetako herritarrek, horreen artean lau lan saritu eta hiru dimensinotako film labur ikusgarri bat.
'Jagten' (The Hunt)
2013-05-06 15:36 Zinema kritikakGizartearen histeria ederto erakusten dau Thomas Vinterberg
zuzendari danimarkarrak, ezelako morbo barik, kanpotik hain perfektua eta idilikoa begitantzen jaku Europa iparraldeko gizarte batean. Ikusi egin behar da Jagten (The Hunt).
'VI. Musikea dibertigarria da' ume zein helduei zuzendutako kontzertu didaktikoen proposamen barritzailea Bilbon
2013-05-06 14:47 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Musikea dibertigarria da programearen aurtengo edizinoa jarriko dau martxan barikuan, maiatzaren 10ean. Ekimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako eta, batez be, musika klasikorako zaletasuna piztea da.
Javier Marcoren '3 minutos' , Nontzefilm lehiaketako Zinema Saria
2013-05-06 14:24 BarriakNontzefilmak Film Laburren Lehiaketearen sari banaketea eta lan onenen proiekzinoa egin eben zapatuan, Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren egitarauaren barruan. Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak irabazi dau Zinema Saria.
Euskal Akuarelisten Alkartearen erakusketa kolektiboa ikusgai Bilboko Ondare aretoan
2013-05-06 13:45 KultureaEuskal Akuarelisten Alkartearen 200 Taldeko Erakusketea, 68 urtetan zehar, bai gurean, zein nazinoartean, urmargo bidezko sorkuntzan erreferente bilakatu dan talde honen urtemuga-ospakizunaren ekitaldi nagusia da.
Igon Olaguenaga: 'Denporea emotearren hasi ginan, gure asmoa ez zan honaino heltzea'
2013-05-06 12:34 Barriketan Mandoilek taldeko abeslaria'Stock Umorea' udako eskolea izango da Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian
2013-05-06 11:29 kulturbizLekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu.
We Are Standard eta Mendetz taldeek edegiko dabe MAZ Basauri jaialdia
2013-05-03 13:42 MusikeaHemen da MAZ Basauri jaialdiaren bigarren edizinoa. Lau kontzertu eskainiko ditue Social Antzokian, lehenengoa maiatzaren 3an, 21:00etan: We Are Standard eta Mendetz. Ganera, talde bizkaitarrak Day disko barria lehenengoz aurkeztuko dau Euskal Herrian.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
2013-05-03 12:26 Euskerea berbagaiAtzo, maiatzak 2, hil zan Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina, 81 urte zituala. 2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia egin eutson, euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile izateagaitik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...