Harri-kartoizko postal ederra

Zigor Aldama 2014-01-28 10:06   Bidaide

Goizero makinatxu bat autobus heltzen dira geltokira eta gehienak turistak dira indar magikoren batek erakarrita. Labirintoa emoten dauen kaleartea bisitau gura izan ezkero, 2012tik indarrean dagoan 20 euroko sarrera-zerga polemikoa ordaindu behar da; alde zaharra ederra da, magikoa eta bidaiaria zurtz eginda geratzen da dinastia zaharren sasoietatik gaur arte eten ez dan munduagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

UPV/EHUk app bat sortu dau ikasleei notak jakinarazoteko eta informazino akademikoa emoteko

Bizkaie! 2014-01-27 17:03

Euskal Herriko Unibersidadeak gailu mobikorretarako aplikazino bat sortu dau bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bialtzen jako ikasleari matrikulau dan irakasgai batean notea jarten dan bakotxean. Era berean, matrikulea, espedientea eta tutoretza orduak konsultau daitekez, besteak beste.

'Asier ETA biok'

Karolina Almagia 2014-01-27 16:55   Zinema kritikak

Dokumentu ausarta izateaz gan, bitxia da Asier ETA biok. Etxean egindako bideo baten itxurea dauka. Merinok Madrilgo lagunek -gehienak aktoreak, batzuk ezagunak ganera- Euskal Herrian gertatutakoa ulertzea nahi dau. Ez dakigu lortu dauen, benetan gatxa da eta.

Euskerearen erabilerea normalizetako V. Plan Nagusia aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2014-01-27 14:45   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzearen helburua da euskal gizartean elebitasun iraunkorra eregitea. Horregaitik da Eusko Jaurlaritzearen 2013-2017 bitarteko Euskerearen Erabilerarako Plan Nagusi honen helburu nagusia honako hauxe: herritar guztiek daben hizkuntza ofiziala aukeratzeko eskubidea egiazki betetea, eta euskerea zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza lez erabiltea.

'Dantzazaleak', argazki erakusketa ibiltaria Galdakaon

Bizkaie! 2014-01-27 14:21   Kulturea

Dantzazaleak Iñaki Andrés argazkilariak egindako argazkien erakusketea da eta bertan Aiko taldearen lanaren esentzia jasoten da, jantzara hurreratzeko modu natural eta dibertigarria dan Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasau diran 2.000 jantzazaleren argakiz osotutakoa.

'Mugan bizi, bizi' lemapean, martxan dago Araba Euskaraz 2014 jaia

Bizkaie! 2014-01-27 14:17   Euskerea berbagai

Bagilaren 15ean, Lapuebla de Labarcan izango da aurtengo Araba Euskaraz ikastola arabarren jai handia. Samaniegoko kultur etxean egin eben aurkezpen ofiziala, zapatuan, eta eguraldia lagun izan ez arren jente nahikotxu batu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiru sari jasota Diederick Ebbinger-en 'Matterhorn' filma XI. Zinegoak jaialdiko irabazlea izan da

Bizkaie! 2014-01-27 12:59   Barriak

Matterhorn, Diederick Ebbinger-ena, da XI. Zinegoak, Gay, Lesbo Trans Nazinoarteko Zinemaldiko irabazle nabarmena, izan be hiru sari eskuratu ditu: Fikzinozko Luzemetrairik onena, Fikzinozko luzemetraiaren gidoirik onena (Ex aequo Tom à la ferme) eta, azkenik, Fikzinozko luzemetraian gizon-antzezpenik onena Ton Kas-entzat.

Mikel Mikeo eta Gaizka Sarasola egile nafarrek irabazi dabe Cafe Bar Bilbao 2013 antzerki gidoi laburren saria

Bizkaie! 2014-01-27 10:14   Kulturea

Mikel Martinez lehiaketearen sustatzaile eta aktoreak azaldu dauenez, edizino honetan aurrekoetan baino lan gehiago aurkeztu dira (16 lan euskeraz eta 27 gaztelaniaz). Gainera, aurkeztutako lanen maila literarioa azpimarratu dau.

A zelako andarea daroan urteak!!! Honezkero hasi dira karnabalak...

Angel Dominguez 2014-01-27 09:54   Begi betegarri

Mikel Diez Alaba bilbotarraren artelanak ipini ditue Arte Eder Museoan

Dabi Piedra Robledo 2014-01-24 14:28   Kulturea

2012an eta 2013an egindako piezak dira guztiak. Gehienbat koadroak dira, eskulturaren bat be badagoan arren, eta abstraktuak dira. Neurri arrunteko 33 artelan dira eta, ganera, neurri txiki-txikiko 144 koadroren seriea be ipini dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Denbora iraganez izenburua ipini deutsie erakusketeari.

Euskadiko Artxibo Historikoak ateak zabaldu ditu Bilbon

Bizkaie! 2014-01-24 10:02   kulturbiz

Euskadiko Artxibo Historikoa, Euskadiko kultur ondarea gordeteko eta zabaltzeko eraikina, atzo zabaldu dabe Bilbon. Iñigo Urkullu lehendakariak zabaltze ekitaldian esan ebanez, espazio edegia da Artxiboa, eta izan garenaren kontaera ulergarria egiten laguntzea da haren helburua, gaur egun eta etorkizunean zer egin behar dogun jakin daigun.

Bizkaiko 33 udalerrik D ereduaren aldeko informazino kanpainea abiarazo dabe

Bizkaie! 2014-01-23 17:26   Euskerea berbagai

Orain bost urte jarri zan martxan lehen aldiz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa, Bizkaiko hainbat udalerritan, eta aurten be, lurraldeko 18 udalerri eta bi mankomunidade alkarlanean ibili dira.

Antzezlan amateurrak Bizkaia osoan zabalduko ditu beste behin 'Emakumeak Eszenan' zirkuituak

Dabi Piedra Robledo 2014-01-23 14:35   Kulturea

Urtarrilean hasi eta, urte osoan, abendura arte, zazpi konpainia ez-profesional herririk herri ibiliko dira, euren sorkuntza lanak erakusten. Antzerkigintza amateurra aldarrikatzea eta emakume aktoreei lekua egitea dira zirkuituaren helburu nagusiak.

'Tormeseko itsumutila' animazinozko pelikulea aurkeztu dau Juanba Berasategik

Bizkaie! 2014-01-23 14:20   Barriak

Orixek 1929an egindako itzulpena dau oinarri Elkar etxeak aurkeztu barri dauen Tormeseko itsumutila DVDak. Juanba Berasategi zuzendaria bersino hori erabili dau animazinozko pelikulea egiteko. Gaztelaniaz eta ingelesez be produzidu dabe filma.

Bilboko Udaltegien ekinbidez martxan dago Expodistrito

Bizkaie! 2014-01-23 13:32   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, oraintsu jarri dau martxan urteko lehen hiruhilekorako programea: argazki erakusketa bi, eskultura erakusketa bi eta hiru margo erakusketa, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Luis Gardek eta Karlos Linazasorok pema liburu bana kaleratu dabe

Bizkaie! 2014-01-23 11:40   Kulturea

Trenen abiadura liburua argitaratu dau Luis Garde iruindarrak, eta A zer lau elementu!, Karlos Linazasoro tolosarrak, batak helduentzako eta besteak umeentzako. Pamiela argitaletxeak kaleratu ditu behar biak.

Aingeru Gorrotxategi musikariak 'Bueltaka' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-01-23 11:03   Musikea

Bueltaka Aingeru Gorrotxategi folk kantautorearen hirugarren diskoa da. Aurretik Aingeruk Meinhattango k@ntuak (2008) eta Saguekin dantzan (2011) lanak argitaratu ditu bakarlari lez. Oraingoan be autoprodukzinora jo dau musikariak eta Elkar arduratu da diskoaren banaketaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umorea bitarteko, genero ikuspegia azaleratuko da Bertso Egunean

Bizkaie! 2014-01-22 16:50   Bertsolaritzea

Azalera lelopean eta generoa gaitzat hartuta, Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizinoa izango dau datorren zapatuan, hilaren 25ean. Danetara, 56 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dabe parte goizetik gauera egingo diran hiru ekitaldi nagusietan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manu Legineche kazetari bizkaitarra hil da

Bizkaie! 2014-01-22 14:44   kulturbiz

Manu Leguineche kazetari bizkaitarra Madrilen hil da, 72 urte zituala gaixotasun luze baten ondorioz. Manu Leguineche arratzuarra zan, eta kazetaritzearen alor danak jorratu zituan: Bilboko Gran Via astekarian emon zituan bere lehenengo pausuak, eta El Norte de Castilla edota Television Españolaren barriemoilea izan da, besteak beste.