Ohitura arrotzak ugaldu eta sustatu eta geure hildakoak ahaztu??? Hori da markea hori!!!
2012-10-30 13:32 Begi betegarriInazio Mujika Iraola, Xabier Olarra, Arantzazu Royo eta Iban Zaldua, Euskadi Sarien irabazleak
2012-10-30 13:11 sariak-autortzakInazio Mujika Iraolak saikerako saria jasoko dau, Xabier Lete: (Auto)Biografia lanagaitik. Itzulpengintza arlokoa Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina euskaratzearren.
Zineuskadik 'Sinister' bildurrezko filmaren estreinaldia dakar
2012-10-30 13:02 BarriakSitges-en Zinemaldian eta Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXIII. Astean izan eta gero, Sinister euskeraz ikusi ahal izango da, gaztelerazko bersinoaren estreinaldiagaz batera, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen, Gasteizko Yelmo Gorbeia Zinemak eta Barakaldoko zinema-aretoetan.
II. Tranxmedia Conference Bilbon
2012-10-30 11:30Tranxmedia, fikzinotik zein errealidadetik abiatuta osotutako istorioak kontetako narrazino eredua da. Tranxmedia proiektuek, narratiba barriak bilatzen ditue, audientzia kontakizunaren protagonista bihurtzen dabe, interakzinoan oinarritutako produktuak diseinetan ditue, eskura doguzan baliabide teknologikoak erabiliz, hau da, gaur egungo testuingurura egokitutako proiektuak dira.
'Izarren argia' pelikuleagaz abiatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia
2012-10-30 10:00 BarriakMartitzenean, hilak 30, abiatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia, bertako Euskal Etxeak antolatuta. Baskisches Kino Festek egitarau zabala prestau dau zapatura bitartean. Danetara, lau film luze eta hamar labur proiektauko ditue, tartean, Izarren argia, Zuloak, Bertsolari eta Gartxot.
Angela Figuera omenduko dabe urriaren 30ean Bilboko Bidebarrietan
2012-10-29 17:22 sariak-autortzakAngela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko ekitaldia atonduko dau Bilboko Udalak urriaren 30ean, Bidebarrieta liburutegian. Orphenica Lyra musika taldeak poesia eta musika emonaldia eskainiko dau egilearen hainbat testugaz. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte
Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lanak batu ditu Guggenheim museoak
2012-10-29 14:34 KultureaClaes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketea aurkeztu barri dau Bilboko Guggenheim museoak. Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lan goiztiar, barritzaile eta enblematikoak batu ditue erakusketak. 2013ko zezeilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Sail barri bi eukiko ditu aurten Zinebi jaialdiak
2012-10-29 14:19 BarriakSail ofizialetik kanpo, atal barri bi aurkeztuko ditue aurten. Bata, Beautiful Docs izenekoa. Mundu zabaleko dokumental luzeak batuko ditue. M-15 mobimentuari buruz Andres Linaresek egin dauen pelikulea be sartuko dabe sail horretan, hori erabateko estreinaldia izango da. Info World saila be aurten esteinauko dabe eta Info Euskadi eta Info Spain sailen osogarri izango da.
Leire Lopez Ziluaga: '121 diskori buruzko 121 testu topauko ditu irakurleak'
2012-10-29 12:02 BarriketanKafe aleak liburuaren argitaratzaileak
Bueltan-bueltan… banator!
2012-10-29 10:44 Bertsolaritzea1991ko Urruzuno literatur lehiaketan itzelezko bertsoak topau dodaz poesiaren arloan. Nork eta Aitor Sarriegik 14 urtegaz egindakoak. Sei pospolinen espazioko abenturea kontetan deusku Aitorrek. Felix Baumgartner adoretsua bada, Aitorren pospolinak gitxiago ez dira, gero!
Igor Elortza eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurretara zuzenean
2012-10-29 10:08 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Astegoienean kanporaketa bana izan da Mungian eta Sopelan. Fredi Paia eta Igor Elortza izan dira irabazleak saiootan, beraz finalaurretarako zuzeneko txartela lortu dabe
Garazin Sustrai Colina finalari begira
2012-10-29 10:04 BertsolaritzeaHonezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.
Santurtziko XXXIII. Nazinoarteko Abesbatza Topaketak bariku honetan hasiko dira
2012-10-26 15:27 MusikeaAurten ondoko hiru abesbatzen parte hartzea nabarmendu behar da: Antiphona Korala (Venezuela); The Rose Ensemble-Saint Paul (AEB) eta New Dublin Voices (Irlanda.
Euskeraz egingo dogu BECatu
2012-10-26 12:33 Euskerea berbagaiBEC erakustazokan euren ibilbide profesionala euskeraz garatzen daben puntako 5 euskal taldek bilbotarroi eta inguruetatik etorriko diran hainbat eta hainbat laguni euskeraz gozau eta dibertiduteko aukerea emongo deuskue. BECatu Festibalaz gabiz, esan dau Galder Lizarraldek.
Galeusca Donostian urriaren 26tik 28ra
2012-10-26 11:47 kulturbizGaleusca, Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra, aurten Donostian izango da eta Esateko idazten dana lelopean, ahozkotasunaren bideak aztertuko ditue datozen hiru egunetan.
Gaztainak protagonistak domekan Galdamesen
2012-10-26 11:01Gaztainaga Egunaren beste edizino bat izango da Galdamesen (Bizkaia) datorren domekan, urriaren 28an. Ekitaldia Gaztainaga Kultur Alkarteak antolatzen dau Enkarterriko Udalagaz batera, mikologia eta gaztainak ardatz harturik. Holan, goizeko 11:00etan, sendabelarrei eta mikologiari buruzko erakusketearen hemeretzigarren edizinoa hasiko da.
Burrukalari antifaxisten omenezko 'Agurrik gabeak' ekitaldia Durangon
2012-10-26 10:45Aurten, urriaren 26an, arratsaldeko 20:15ean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, izango da hitzordua. Egitarauan hiru atal nabarmentzen dira: batetik, agurra: aurreskua eta lore-eskaintzea; bestetik, Durangoko emakumeen kontrako errepresinoa berbaldia, Maria González Gorosarriren eskutik; azken buruan, Benita Uribarrena Bollain-en ekarpena askatasunari.
Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Marquezen testuek abiatu dabe V. Bizkaidatz sariketea
2012-10-24 18:14 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz literatura sariaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau. Kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Goizalde Landabasok eta Juan Carlos Marquezek idatzi ditue hasierako testuak.
Zeanurik eta Ubidek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe
2012-10-24 17:56Urriaren 27an, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero egiten daben lez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe. Batzar hau aprobetxauta, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen VI. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da.
'Akropolis, mito biziak' erakusketea, Bilboko Berreginen Museoan
2012-10-24 15:55 KultureaBilboko Berreginen Museoak Akropolis. Mito biziak erakusketea edegi dau. Ganera, erakusketan ikusgai dagoan Gabieseko Dianaren ganeko berbaldia atondu dabe eguaztenean, hilak 24, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...