Leire Bilbaok 'Con barqueira e remador' olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko dau parte

Bizkaie! 2014-08-27 10:56   Kulturea

Urriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean.

Urriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz joango da Galiziara.

Con barqueira e remador ekimenak nazinoarteko itzulpengintzan be jarduten diran 7 olerkari batzen ditu, alkarren arteko talde lana egiteko. Jatorrizko bersinoan zein ingelesez dagozan olerki-sorten ganean egitean da lan, eta autore bakotxak bere hizkuntzara itzuliko ditu; era berean, bere lana ganerako 6 hizkuntzetara izango da itzulia. Vigoko egonaldiak lanaren emoitzea borobiltzeko aukerea emongo deutse, baita ganerako artistak ezagutzekoa be. Gainera, programa kulturala antolatu da ekitaldiaren barruan, mahai-inguruak edota errezitaldiak lako ekintzakaz.

Egonaldi hau aukera bikaina izango da azken aldion ume literaturan dabilen Leire Bilbaorentzat: tailerraren helburuetako bat lanaren emoitzea olerkarien jatorrizko lurraldean ezagutzera emotea da, baita horreek Galiziako sare kulturalagaz hartu-emonetan jartea be.

Con barqueira e remador Galizako Xuntaren Kultura Sailburuordetzearen eta Redondelako Udalaren babesagaz antolatu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu