Martxan da XVIII. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea
2026-02-25 08:19 KultureaLanak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da.
Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketearen helburua, ume eta gazteen artean euskeraz irakurteko ohiturea eta zaletasuna zabaltzea da. Aurtengo edizinoa, 18.a, martxan dagoala dino argitaletxeak eta sari ederrak dagoz parte-hartzaileen zain. Urtero 10.000 ume eta gazte inguruk bialtzen ditue euren sorkuntzak.
Hiru modalidadetan banatuta dator sariketea, edadearen arabera. Txikienek Txikiluk idatzitako Tapiz berria ipuina irakurri eta marrazkia egin beharko dabe. Pixkat nagusiagoek, barriz, Iñaki Holgadoren ilustrazinoan oinarritutako ipuina idatzi beharko dabe.
Nagusiek aukera bi izango ditue: Iñaki Holgadok hasitako komikiari jarraipena emon beharko deutse; edo, gaiari eutsiz (Kirolaz gozatu), komikia hasieratik osotu beharko dabe.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da. Parte hartzen daben umeentzat ezeze, ikastetxeentzako sariak be egongo dira, Laboral Kutxaren eta Irrien Lagunak Klubaren eskutik.
Irakurri oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
