RuralBizi, Nafarroako Landa Sare barria

Bizkaie! 2026-02-25 10:35   Kulturea

Nafarroako herrietan ekintzailetzea dinamizetea da asmoa.

Landa Garapenerako Departamentuak plataforma hau jarri dau martxan, informazinoa eta esperientzia, aukera eta baliabideen trukea eskaintzen dauena landa-ingurunean bizi eta lan egitearen alde egiten daben gazteentzat,

RuralBizi Nafarroako Landa Sare barriaren izena da, Komunidadeko herrietan gazteen ekintzailetzea dinamizetako, enplegua sortzen laguntzeko eta landa-ingurunea bizibarritzeko sortua. Barasoainen egindako ekitaldian sare horren parte dira hamar bat gazte eta hainbat erakunde laguntzaile batu dira. Sare hori zabaldu barri da, landa-eremuek bizi-kalidadean ekiteko eta irabazteko aukera handiak dituen ingurunea osotzen dabela erakusteko, bai nekazaritzako elikagaien sektoreagaz zuzenean lotutako lanen inguruan, bai tokiko inguruneak dinamizetan laguntzen daben zerbitzu-jardueren inguruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu