Basque Culinary Center-ek gastronomia udalekuak abiarazo ditu Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian
2013-04-08 11:59 Jan edanakHamar egunetan, danetara 80 gaztek Basque Culinary Center-eko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntzinoa izango dabe gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukeraz gozetako, horreen gidaritzapean hurreratuko dira sukaldaritzearen mundura, haregaz lotutako ikastaro praktikoen, irteeren eta bisiten bidez.
Imanol Garaizabal: 'Barritasuna eta ikusgarritasuna topau nahian gabilz urtero'
2013-04-08 11:21 BarriketanBreak On Stage jaialdiko zuzendaria
Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!
2013-04-05 16:17 BertsolaritzeaXX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.
Leioako Umore Azokeak webgunea barriztau dau
2013-04-05 13:54Umore Azoka-Leioako Artisten Azokearen edukiak batzen dituan webgunea barriztau dabe bertan batzen diran edukiak eskuragarriago egon daitezan ikusle, konpainia zein hedabideentzat, Umore Azokako zuzendaria dan Ana López Asensioren esanetan.
Jorge Oteiza gogoan, Donostiako Doka kafe antzokian
2013-04-05 13:32 jardunaldiakJorge Oteizaren heriotzearen 10. urteurrena dala-eta, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eta Donostiako Doka kafe antzokiak artista oriotarra gogoratzeko jardunaldiak antolatu ditue. Ekitaldi guztiak Dokan egingo dira, apirilaren 8tik 11ra.
Lore Jokoak Baztango Iruritan
2013-04-05 11:40 KultureaLore Jokoen helburua Euskal kontzientzia piztea zan, euskereari espazio publikoa emotea. Hori dala eta, Lore jokoen egitarauaren barruan mezea, pilota partiduak, bertsolariak… baegozan be, pisu handiena literatureak eukan, poesiak batez be.
Garaiko ohitura eta jantzei buruzko liburua kaleratu dau Otea Loran alkarteak
2013-04-05 11:31 KultureaGaraiko Otea Loran alkarteak Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua argitaratu dau, Garaiko eleizateko jantzak eta ohiturak ezagutzera emoteko. Alkartearen egoitzan bertan egingo dabe aurkezpena, apirilak 5ean, 19:00etan.
Badator Nafarroako V. batBIRAlau kultur zirkuitua
2013-04-04 18:37 jardunaldiakbatBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuituaren bosgarren edizinoa apirilaren 14ean hasi eta maiatzaren 24an amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko lau ikuskizun eroango ditu Elizondo, Bera, Agoitz eta Etxarri Aranatzera.
Ana Diosdadok jasoko dau Ohorezko Max Saria 2013
2013-04-04 15:25 sariak-autortzakArte Eszenikoak saritzen dituen XVI. Max sarien artean, Ohorezko Saria Ana Diosdadok jasoko dau. Antolakuntza Batzordeak aho batez erabagi dau 1938an Buenos Airesen jaiotako Ana Isabel Álvarez-Diosdado Gisbert antzerkigileari emotea saria.
Zinemaldiko 61. edizinoko kartel finalistak aukeratu ditue
2013-04-04 15:24 BarriakDonostiako Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko bigarren online lehiaketearen behin betiko finalisten barri emon dabe. Sail bakotxeko hamar lan aukeratu dira. Maiatzaren 10ean jakinarazoko ditue irabazleak.
Igazko Bilboko Fant Jaialdiko lehiaketan parte hartu eben film laburrak eskainiko ditue Basurtuko Udaltegian
2013-04-04 12:15 BarriakDatorren maiatzaren 3an hasiko dan Fant 19, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren aurrerapen moduan, Kultura eta Hezkuntza Sailak joan dan urtean lehiatu ziran Euskal Herriko eta kanpoko film labur onenen aukeraketea eskainiko dauen zikloa programau dau. Saioak jarraiko bi eguaztenetan izango dira, apirilaren 10ean eta 19an, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da.
Maribi Bilbao aktore bilbotarra hil da
2013-04-04 11:21 kulturbizMaribi Bilbao (Bilbo, 1930) Aquí no hay quien viva (Antena 3) eta La que se avecina (Telecinco) telesailetan egindako lanagaitik izan da ezaguna azkenaldian. Orain hile batzuk La que se avecina telesailaren filmazinoa ixtea erabagi eban, nekeagaitik eta ordutegiarengaitik, baina ez gaixorik egoalako, agenteak azaldu dauenez.
Ia 10.000 ikusle izan ditu hiru dimensinoko 'Be Basque Experience' ikuskizunak
2013-04-03 18:47Hiru dimensinoko Bilbao Bizkaia Be Basque Experience ikuskizun bisualak 9.853 persona erakarri zituan Bilboko Alondigako atarira martiaren 26tik apirilaren 1era, eta ekimenaren sustatzaileak diran Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak uste dabe esperientzia arrakastatsua izan dala.
Ate edegiak Iparraldeko ikastoletan
2013-04-03 15:52 Euskerea berbagaiSeaskak jakinarazo dau bere ikasle kopuruak 3000 zenbakia gainditu dauela, joan dan urtarriletik sartu diran umeei esker. Murgiltze sistemea aukeratu daben guraso barrien artean, eskualdeko kirolari famatuenetariko bat bada: Aretz Iguiniz, Baionako Aviron errugbi taldearen zutabea eta zapatuko ate edegien hitzorduan parte hartuko dau.
Iparraldea Bertan zikloa martxan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
2013-04-03 12:53 jardunaldiakMusikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.
Bilboko Errekalde auzoak Umorezko I. Antzerki Erakustaldia jasoko dau apirilean
2013-04-03 11:18 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren lehen edizinoa inaugurauko dau bariku honetan. Erakustaldia apirileko bariku guztietan egingo da, Errekaldeko Udaltegian.
Leioako Umore Azokan hiru ikuskizunetik bat estreinaldia izango da
2013-04-02 18:52 KultureaEuskal konpainiek eskainiko ditue nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita dagoz, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituenak.
Literaldia'13: Euskal literatura freskoena Bartzelonan apirilaren 3tik 27ra
2013-04-02 18:16 jardunaldiakApirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.
Web orriak euskeraz sortzeko lehen liburu digitala argitaratu dau Jaurlaritzeak
2013-04-02 15:42Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEE) Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko dobako eskuliburu digitala argitaratu dau lehen aldiz. Web orriak eta web edukiak euskeraz sortu nahi dituen erabiltzaileentzako lehen on line liburua da.
Euskal Literatur Aldizkariak webgunea sortu dau M. A. Elkoroberezibarrek
2013-04-02 14:581975etik 1999era bitarteko literatur aldizkarien ganeko informazinoa batu dau Migel Angel Elkoroberezibar irakasle eta ikertzaileak Euskal Literatur Aldizkariak webgunean. Danetara, 25 agerkariren ganeko argibideak batu ditu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...