Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren historiko ipiniko ditu martxan astegoienean
2014-08-14 13:35 kulturbizBurdinbidearen Museoko trenek Azpeititik Lasaorako bidea egingo dabe barikutik domekara, goiz eta arrastiz, museoko arduradunek jakinarazo dabenez. Bisitariek Trevor Rowe Euskadin erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe.
Burdinbidearen Museoko trenek Azpeititik Lasaorako bidea egingo dabe barikutik domekara, goiz eta arrastiz, museoko arduradunek jakinarazo dabenez. Bisitariek Trevor Rowe Euskadin erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe.
Barikuan eta domekan, hilaren 15ean eta 17an, bidai bakarra egingo dau lurrunezko trenak, 12:30ean; eta zapatuan, barriz, bi, 12:30ean eta 18:00etan. Burdinbidearen Euskal Museoak orain dala gitxi erositako Trevor Rowe britainiarren 32 argazkiz osotutako erakusketea zabalik dago ganera. Balore historiko handiko erretratuak dira.
1952 eta 1968 egin zituan argazkiak, iberiar peninsula osoan. Trenak asko gustetan jakozan, eta Britainia Handian tren argazkilaria izan zan. Munduko hainbat lekutan ibili zan argazkiak egiten. Roweren argazkiz osotutako European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain edo Spain & Portugal railways liburuan ezagunak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!