Normaltasuna eta giro ona izan dira nagusi Bilboko Aste Nagusian
2014-08-26 15:39Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.
Bilboko Udalak Aste Nagusiko balantzea emon dau ezagutzera gaur. Ezaugarri nagusiak normaltasuna eta giro ona izan dira. Programautako ekitaldi guztiek izan daben harrera ona eta jentearen erantzun ona izan dira aurten, aniztasuna eta dobakotasuna nabarmenduz. Abuztuaren 16 eta 24 artean milaka bilbotarrek zein bisitarik uriko kaleak hartu ditue bederatzi jai-eguneko giroaz disfrutetako. Esangura horretan, Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailaren arabera, guztiz bete dira esparru eta proposamen desbardinetako eta parte-hartzerako egozan aukera eta aurreikuspen guztiak. Horregaz batera, guztiz bateratua eta sendo dagoan jai-ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzea sano positiboa izan da: anitza, parte-hartzearen aldekoa eta herrikoia.
Kontzertuetarako atondutako 8 esparruek jentearen harrera oso ona jaso dabe, guztien artean 178.000 lagun baino gehiago batuz.
Txikigunea Doña Casilda gunean finkatu da eta jentearen bertaratze %30 igon da kokapen hau ezarri zanetik. Danetara, 98.329 lagun hurreratu dira.
Kale-antzerkiari jagokonez,aurreko urteetako arrakasteari eutsi jako aurten be: 35.000 ikusle izan dira Arriaga Plazan eta 15.500 ikusle umeentzako kale-antzerkian, Gas Plazan.
Erraldoi eta Buruhandien Euskal Museoko erakusketeak aurreikuspen guztiak bete ditu. 11.311 lagunek bisitau dabe Euskal Museoa Aste Nagusian. Plaza Barriko euskal jantzen agerraldietan 11.800 lagun izan dira. Eta Herri-Kirol ekitaldietan zein Esperanza frontoiko ikuskizunetan, 10.600 ikusle hurrenez hurren.
Su artifizialakaz be milaka lagunek disfrutau dabe. Bilbotarrentzat oso garrantzitsua da ikuskizun hau. Astondoa piroteknia bizkaitarrak irabazi dau XXIV Bilbao Hiria Nazinoarteko Lehiaketea.
Beste alde batetik, Bilboko turismo bulegoak erreferentzi-puntu garrantzitsuak dira. Danetara, 26.846 lagun hurreratu dira jaiegunotan uriaren aukera turistikoei eta Aste Nagusiaren egitarau zabalari buruz galdetzera, joan dan edizinoan baino % 21 gehiago. Aurten, deigarria izan da nazinoarteko turismoaren igoerea.
Segurtasun alorrari jagokonez, Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!