Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan
2014-09-10 11:21 kulturbizGernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan, % 31ko igoerea izan dauelarik (bagila-abuztua bitartean). Beraz, oso balantze positiboa egin dau museoak 2014 urteari jagokonez, azken 8 hileotan 27.246 bisitari izan ditualako eta Trypadvisorrek eskaintzen dauen kalifikazinotik Bikain atera dauelako bigarren urtez.
Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan, % 31ko igoerea izan dauelarik (bagila-abuztua bitartean). Beraz, oso balantze positiboa egin dau museoak 2014 urteari jagokonez, azken 8 hileotan 27.246 bisitari izan ditualako (urtarrila: 494; zezeila: 1.695; martia: 2980; apirila: 5.233; maiatza: 4.125; bagila: 2.842; garagarrila: 4.236; abuztua: 5.641) eta Trypadvisorrek eskaintzen dauen kalifikazinotik Bikain atera dauelako bigarren urtez.
2014 urteko azkenengo hiruhilekoan, ekintza ugari antolatuko ditu museoak:
- Bakearen nazinoarteko egunean, irailaren 21ean, museoak ate edegien eguna eskainiko dau baita dobaneko bisita gidatu bat 13:00ean. Ospakizun honehaz lotuta, irailaren 26an eta Gernika-Lumolo udalagaz eta Zine klub alkarteagaz lankidetzan Asier eta biok pelikulea eskainiko da Lizeo Antzokian, doban, 20:30ean.
- Irailaren 18tik 24ra, Museoko zuzendaria eta Hezkuntza arloko arduradunak No Gun Rinen (Hego korea) egongo dira berbaldi bi emonez, The role of Museums for Peace in preventing war an promoting remembrance, Historical truth and reconciliation lelopean ospatzen dan Nazinoarteko Bake Museoen kongresuan parte hartuz.
- Irailaren amaierarte Transit Gernika erakusketea ikusteko aukerea egongo da.
- Erakusketa hau amaitutakoan, eta urriaren 3tik aurrera, Gernikako Bakearen museoak Hego Afrikatik datorren, Art for Humanityk antolaturiko Zibilizazinoen arteko alkarrizketea aldi baterako erakusketea izango dau ikusgai.
- Zemendian, Museoa, Gernika Gogoratuz eta Kultur Etxeagaz alkarlanean, Nazinoarteko Arte eta Bakearen 6. elkarraldia antolatuko dabe Bakearen hezkuntza. Bakearen hizkuntza leloagaz Gernikan.
- 2014-2015 kursoari begira, museoak bere hezkuntza arloko programea be atera eta zabaldu barri dau, bai hezkuntza formalari baita hezkuntza ez formalari zuzendua.
- Ekintzen programa oso hau, familiei doban zuzendutako tailer askogaz osotuko da (urriaren 12an, zemendiaren 9an eta abenduaren 14an) eta Museoa eskoletan programea be martxan egongo da hainbat ikastetxetan honako egunetan: zemendiak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9 eta 16an baita Nazinoarteko Giza eskubideen eguna ospatuz (abenduaren 10ean).
- Liburuen mundua maite dabenentzat, gogoratu behar da Dokumentazino zentruak antolaturiko Espainiako Gerra Zibila eta zinemea erakusketa bibliografiko barria be ikusgai egongo dala irailaren 15etik aurrera museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!