Joseba Sarrionandiaren 'Jo no soc d'aquí' lanaren itzulpena aurkeztuko dabe Bartzelonan

Bizkaie! 2014-09-11 14:22   Kulturea

Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburuaren itzulpena Jo no soc d'aquí aurkeztuko dabe domekan, irailaren 14ean, Bartzelonan. Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren euskeratu dabe testua.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, 11:00etan hasiko da ekitaldia, Paça de la Catedral dalakoan, Semana del Libre en Català egitarauaren barruan.

Euskal Etxeko kide eta euskal literatura irakasle Jon Elordik, liburuaren itzultzaile Maria Colera Intxaustik eta Ainara Munt Ojangurenek eta Pamielako kide Jose Angel Irigaraik hartuko dabe parte ekitaldian.

Ni ez naiz hemengoa Sarrionandia idazleak idatzitako saiakera liburua da, 1985ean Pamielak argitaratua. Egunkari intimo baten modura antolatua dago, ziegan bakartuta idatzitako narrazino labur eta gai askotako hausnarketekaz. Itzulpena Etxepareren laguntzinoagaz egin da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu