'Zure uria, zure kulturea', urteko kultur agendea martxan Bilbon

Bizkaie! 2026-02-24 08:26   Kulturea

Mila hitzordu eta proposamen baino gehiago eskainiko dira.

Goiburuari eutsiz, Biboko Udalak uriko kulturea indartzeko gogoa islatzen dau, kohesino eta eraldaketa sozialerako elementu legez eta herritar danakana hurbiltzeko dauen asmoa be bai, askotariko programazinoagaz, hitzordu inklusiboakaz, edade eta edozeinentzako proposamenak izango dira Bilboko Barruti eta auzo guztietan.

Programazinoaren barruan, hainbat jarduera dagoz, besteak beste, Fant, Musika-Música, Bilboko Kalealdia, Bilbaopoesía, Zinebi, BAD, Gutun Zuria, Gau Zuria, Bilbao Izan, Aste Nagusia, Olentzeroren eta Mari Domingiren Kalejirea lako programak edo Bilbao Basque Fest; era berean, beste hainbat jarduera egongo dira; antzerkia, zinea, musikea, kontzertuak, literatura, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta lehiaketak; Arriaga Antzokiko programazinoa, Azkuna Zentroa edo Bilbao Arte Fundazinoarena, museoena eta Bilbon kultura-jarduera dabe beste erakunde publiko eta pribatu batzuena.

Bilboko kulturaren eskaintza jasoten dauen urteko liburuxka honen edukia honako 10 jarduera-multzo honeetan batu da:

  • Arte Eszenikoak (23 espazio, erakunde eta jaialdi).
  • Museoak (11)
  • Arte Bisualak (7 erakunde, espazio eta jaialdi).
  • Diseinua eta Sormen-industriak (7 espazio eta jaialdi).
  • Literatura eta Ezagutza (19 erakunde, jaialdi, jarduera, erakusketa eta azoka).
  • Ikus-entzunezkoak (24 jaialdi, jarduera eta erakunde)
  • Musika (22 erakunde, espazio eta jaialdi).
  • Ondarea eta Identidadea (18 erakunde, espazio eta jaialdi).
  • Aisia Kulturala (9 ekitaldi, 26 programa uriko auzo eta barrutietan).
  • Euskerazko jardueren eskaintza zabala izango da: Mintzapraktika; Bira Kulturgunea, urte osoan; Lautan hiru, urtarrilean eta zezeilean; Ikusi eta ikasi, zezeiletik maiatzera; Harrapazank, martitik maiatzera; Darabilbo, irailetik bagilera; eta Berbagunea, zemendian.

Bilboko kultur programazinoaren helburuak dira agenda kultural egonkorra, kalidadekoa eta askotarikoa eskaintzea, uriko barruti eta auzoetara hurbiltzea, bizilagun guztientzako proposamenak izatea eta euskerearen erabilerea be bultzatzea. Era berean, 2026ko Urteko Kultur Agendeari erreparauta, aniztasun funtzionala daben personen parte-hartzea eta kultur programazinorako sarbidea sustatu nahi ditu Udalak, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoko arloetako bati jarraituz.

Ahalik eta ondoen ulertzearren, Agendea osotzeko hizkuntza argia erabili da, papelean eta digitalean, eta irakurketa erraza digitalean. Bersino horreetan guztietan edukiak euskeraz nahiz gaztelaniaz dagoz: Bilbao Kulturaren webgunean eskuratu ahal izango da online bersinoan eta Bilboko Udaleko Kultura Sailean, inprimidutako bersinoan.

Kulturea auzo guztietan

Udal kultur agendearen lehentasunetako bat da kultura-jarduera dinamikoa eskaintzea, Bilboko barruti eta auzo guztietara helduko dana, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren jarraibideei jarraituz.

Programazinoa jasoteko, email bat bialdu behar da datu personalak jarrita agendakulturala@bilbao.eus helbidera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu