Pablo Berastegi Donostia 2016 Kultur Uriburutza proiektuko zuzendaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-09-09 17:47

Barikuan, irailaren 5ean, izentau eben Pablo Berastegi nafarra Donostia 2016-ko buru, eta gaur goizean egin dau jentaurreko aurkezpena. 2016 Fundazinoaren Patronatuko kideek aho batez aukeratu dabe Berastegi. Orain arteko ibilbide profesionala eta proiektuagaz daukan enpatia. Horreek izan dira, besteak beste, Pablo Berastegi aukeratzeko arrazoiak, dinoe, baina gaur zabaldu danez, Donostia 2016 arduradun barriak ez daki euskeraz.

Donostia 2016 Kultur Uriburutza proiektua ilusionagarria eta zoragarria begitantzen jakola adierazo dau prentsaurrekoan. Kulturea alkarbizitzarako tresnatzat joteagaz guztiz bat egiten dauela nabarmendu dau. Beharrezko informazinoa batu eta aztertu ostean, urrian hasiko da beharrean.

PhotoEspañako zuzendaria izandakoa da Berastegi, Madrilgo Matadero zentro kulturalekoa arduraduna be izan da, eta azkenaldion Conde Duque kulturgunean ibili da beharrean.

Itziar Nogeras aurreko zuzendariak apirilean itxi eban kargua, eta ordutik Xabi Paya, Enara Garxia eta Garmiñe Muñoa izan dira behin-behineko zuzendaritzako kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu